Aste honetan bukatu ditu Oroimenaren oraina diskoko grabaketa lanak Benito Lertxundik. Nahasketa lanak bukatu eta maiatzaren erdialdean kaleratuko du bere hamazazpigarren diskoa artista oriotarrak. Diska berria Elkar argitaletxearekin plazaratuko du.
Hamar abestiz osatutako diskoaren aurkezpen kontzertuak zehaztu dituzte dagoeneko. Maiatzaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian, maiatzaren 19an Donostiako Kursaaleko auditoriumean eta ekainaren 9an Iruñeko Baluarten izango dira kontzertuak.