Ontziolek ez dute diru-laguntzak itzuli beharrik izango

  • Espainiako Estatuko ontziolek 2002-2010 artean tax lease sistemaren bidez jaso zituzten diru-laguntzak legez kanpokotzat jo ditu Europak. Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioak adierazi duenez, laguntzak itzuli egin beharko dira, baina ez dagokie ontziolei hori egitea.


2013ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pasaiako ontziola (Argazkia: Baixamar.com)

275 ontzi eraikitzeko baliatu zuten ontziolek diru-laguntza hori. Almuniaren hitzetan, tax lease operazioan parte hartu duten inbertsiogileek eta ontzien jabeek itzuli beharko dituzte jasotako laguntzak.

Europako Batzordeak uztailaren 17an emango du zigorrari buruzko erabaki ofiziala.

Almuniaren hitzek ontziolen etorkizuna argitu dute apur bat. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako bost ontziolek adibidez, diru-laguntzak haiek itzuli beharko balituzte itxi beharra izango lukete. 1.000 milioi euro itzuli beharko lituzkete lau hilabeteko epean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


Euskaldunaren kolapsoa

Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]


2019-03-05 | ARGIA
La Navaleko 173 langileak kaleratu ditu epailearen ebazpenak

Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.


Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.


"Prestige"-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu

Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.


Eguneraketa berriak daude