Oñatin poliziaren "jazarpena" salatuko dute larunbatean

  • Apirilaren 3an Ander Astigarraga gazteak jasandako atxiloketa salatzeko agerraldia egin zuen eguaztenean Oñatiko herritar talde batek. Astigarragari elkartasuna adierazi eta poliziaren "jazarpena" salatzeko manifestazioa deitu dute zapaturako, apirilak 11, 19:00etan, Herriko Plazatik hasita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko apirilaren 10an - 09:03
Guardia Zibilaren jarduteko modu bortitza salatuko dute larunbatean Oñatin.

"Bakea, demokrazia eta normalizazio politikoarena izan behar duen garai honetan Euskal Herrian indarrean dagoen biolentzia mota bakarra Guardia Zibila eta estatuarena da. Hori dela eta, berau salatu, eragotzi eta betiko amaitu dadin konpromisoak hartzea denon artean osatu behar dugun agenda demokratikoaren lerro-burua da", azaldu zuen talde oñatiarrak.

Ander Astigarraga gaztearen "jazarpena" ez dela azkenaldiko gertaera bakarra salatu zuten: "Azkenaldi honetan maiz gertatu dira gisa bereko jazarpenak. Hor daude, ikusi nahi dituen edonoren begietan, aurrekoa asteotan Oñatiko errepide sare eta mendi zabalean, Guardia Zibilak buruturiko kontrol politika itogarriaren adibide ugariak".

"Astigarragaren aurkako oldarraldi eta mehatxuak irmotasun guztiarekin salatzen ditugu. Baita haiekin batera beste hainbat pertsonek pairatu dituzten zelatatze eta jarraipenak ere. Hemen bildu garen herritarrok gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu publikoki", gaineratu zuten.

Gertaeren kontakizuna

Honela kontatu zuten gertakaria:

"Apirilaren 3an, joan den egubakoitzean, arratsaldeko seiak aldera, oñatiar gazte bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Aloña azpiko pagadian. Gaztea basoan zebilen eta bat batean Guardia Zibilaren patrola ikusi zuen eta  normala den moduan, ezkutatu egin zen. Ordubete ezkutuan egon ostean, ikusi egin zuten eta 'Alto la Guardia Civil' esan zioten. Lurrera bota zuten gaztea eta aurpegia lokatzaren kontra jarrita eduki zuten. Ondoren, katxeatzen hasi ziren eta frakak jaisteko eskatu zioten. Guardia Zibil bat eskularruak janzten hasi zen. Gazteak ez zeukala frakak jaisteko asmorik esan zien eta orduan bortizkeriaz lurrera bota zuten. Esposatu egin zuten eta kolpeak emanez erdi arrastaka eraman zuten. Ondorioz, hanka bat zauritu du gazteak eta puntuak jarri behar izan dizkiote. Gaztea patrolean sartu zuten, esposak kenduta eta Donostiara eraman zuten. Lehendabizi ospitalera joan ziren eta zauria sendatu zioten, ondoren Intxaurrondora eraman zuten eta goizaldeko ordu biak aldera aske utzi zuten. Gaztea epaiketaren zain dago desobedientzia eta aginteari men ez egitea leporatuta".

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Maider Arregik argitaratu du Goienan eta atari horren CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
"Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian"

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


Eguneraketa berriak daude