argia.eus
INPRIMATU
2020eko uztailaren 13a
Oñatin bikotekide ohia eta haren alaba eraso zituen gizona kartzelaratu dute
  • Larunbatean atxilotu zuten Oñatin bikotekide ohiari eta haren alabari eraso egiteagatik. Igandean Martuteneko kartzelan sartu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, erasotzaileak urruntze agindua zuen eta larunbatean atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita. Polizia-etxean gaua pasa eta igandean epaileak kartzela agindu du erasotzailearentzat.