Olinpiar Jokoetan estatuenak ez diren banderak debekatuta daude

  • Pasa den asteazkenean, Frantziaren eta AEBen arteko emakumezkoen futbol partida ikusten ari zela –Glasgowen–, eskuetan zeraman Bretaniako bandera gordetzeko eskatu zion segurtasun guarda batek Thierry Le Sommerri, "parte hartzen duten herrialdeetako banderak soilik" erakutsi daitezkeela argudiatuz Olinpiar Jokoetan.


2012ko abuztuaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Olinpiar Jokoetan bandera bretoia gordetzera behartu zutela salatu du Thierry Le Sommerrek.

Frantziako selekzioan jokatzen duen alaba animatzera joan zen Le Sommer Glasgowra. "Barregarria da, erokeria hutsa; bandera erakustea ez da delitua", adierazi du.

"Harro gaude gure herrialdeaz", gehitu du Le Sommerrek: "Alaba animatzera mundu osoko furbol zelaietara joan naiz eta inon ez dira bandera bretoia erakutsi dudalako kezkatu". Salatu duenez, poliziek Glasgowko futbol zelaitik ateratzeko eskatu zioten, uneoro grabatzen zuten bitartean, baina azkenean barruan geratzen utzi zioten, bandera gordetzera behartu arren.

Gertatutakoak zalaparta sortu du, eta gaiak Frantziako hedabideetan jarraipena izan du.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude