argia.eus
INPRIMATU
Oiongo Eskola Publikoaren Plataformak eskola segregazioa salatu du
  • STEILAS eta CCOO sindikatuekin batera, Oiongo Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak elkarretaratzeak egingo ditu udaletxearen aurrean udalbatzarra egiten den bakoitzeko.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 07a
Oiongo Eskola Publikoaren Plataformaren elkarretaratze bat

Oionen (Arabako Errioxa) eskola publikoen eta pribatu edo itunduen arteko aldea nabaritzen ari dira. Sindikatuek eta plataformak zabaldutako idatzi bateratu batean, “desoreka ikaragarria” dagoela nabarmendu dute. Horren zergatia atzerritarren eskolaratzean ikusten dute: “Horrek bertako maila ertain eta altuko familia askok inguruko erkidegoko ikastetxeetara edota herriko ikastetxe pribatu zein itunduetara ihes egitea eragin du”.

Jarrera hori salatu dute, eta arazoaren aurrean erakunde publikoen esku hartzea eskatu. Hala ere, Oiongo Udalak eztabaida atzeratu du, talde politiko guztien babesarekin. Hori dela eta, egingo duten udalbatzar bakoitzeko, elkarretaratzea deituko dute. Oionen eskola publikoen eta pribatu edo itunduen arteko aldea nabaritzen ari dira. Sindikatuek eta plataformak zabaldutako idatzi bateratu batean, “desoreka ikaragarria” dagoela nabarmentzen dute.