Oihu Bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon

  • Palestinarekin Elkartasunak eta Euskal Herriko hainbat musikarik aurkeztu dute ekimena, palestinar erresistentziaren alde. Landako Gunean izango da egun osoko ekimena: musika, dantza, bakarrizketak, bertsoak...

Gedar
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 23an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oihu Bat Palestinara izena eman diote martxoaren 21ean Durangoko (Bizkaia) Landako Gunean izango den jaialdi handiari; "Palestinak bizi duen egoera lehen lerrora ekartzea, erresistentziari babesa adieraztea eta Palestinarekiko elkartasun-mugimenduaren aurkako errepresioari aurre egitea" helburutzat duen ekimen berriari, alegia. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Euskal Herriko artista ugarik antolatu dute jaialdia, eta gaur aurkeztu dute egitaraua, Bilbon (Bizkaia) egindako agerraldian. 

Musika, dantza, bakarrizketak eta bertsoak uztartuko dituzte Durangon, egun osoko egitarau batekin. Eta zein musikarik parte hartuko duten ere aurreratu dute jada: Anari, Belako, Bengo, Borla, Chulería joder, Dena, Eire, La Furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Lukiek, Malakias, Odei, Olatz Salvador eta Mateo Zikutak eskainiko dute kontzertua, besteak beste. Laster jakinaraziko dituzte parte-hartzaile guztiak.

"Ustezko su-etena indarrean sartu zenetik, Israelek ez ditu eten palestinar herriaren aurkako erasoak, eta Gazan, Zisjordanian eta Jerusalemen ere ez du eten palestinarren lurren anexioa", salatu dute gaur Palestinarekin Elkartasunak eta musikariek: "Bake-planaren helburua palestinar herriaren aurkako garbiketa etnikoa betikotzea, okupazio sionista normalizatzea, palestinar erresistentzia indargabetzea eta kaleak desmobilizatzea izan da".

Horrekin batera, Palestinaren aldeko elkartasun-mugimendua zapaltzen ari direla ohartarazi dute, "Mendebaldeko gobernuek errepresioz erantzun" izana gaitzetsiz. Euskal Herrian horren hainbat adibide izan direla ekarri dute gogora, Palestinarekin Elkartasunak iazko abenduan egindako agerraldian salatu modura.

"Palestinako herriaren aurkako sarraskia ez da amaitu, eta, beraz, beharrezkoa da sionismoaren eta Mendebaldeko konplizeen aurka, eta herri palestinarraren eta bere erresistentziaren alde, mobilizatzen jarraitzea", aldarrikatu dute prentsaurrekoan. Hori bilatzen dute, hain zuzen ere, Oihu Bat Palestinara ekimenaren bidez; "Palestina eta bere borroka erdigunean berriro jartzea". Jaialdiaren bidez lortutako irabazi guztiak "Palestinaren aldeko borroka babestera eta errepresioari aurre egitera" bideratuko dituzte.


Palestina kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

2026ko urtarrilaren 13
Erresilientzia

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin