Oier Etxeberriak irabazi du larunbateko Altsasuko saioa

  • Lehenengo faseko bigarren saioa jokatu da Burunda pilotalekuan; igandean jokatuko da hurrengo saioa, Lekeition.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 28a - 07:26
Azken eguneraketa: 09:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Altsasuko Burunda pilotalekuan 500 bertsozale inguru elkartu dira larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioan. Maialen Belarra Eneterreagak egin ditu saioaren gidari lanak, eta haren ondoan igo dira sei bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan:

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Oier Etxeberria izan da gaurkoan puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 672.5 puntu. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an. Ondotik geratu dira bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Gaurkoan epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu dira.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.