“Gizonengan jarri behar da fokoa, proxenetak eta puteroak dira arazoa”

  • "Sexualitatea eredu osasuntsuagoen" alde, eta "prostituzioaren esklabutza industriaren" aurka egiteko, antolatzeko beharra ikusi dute, sexu lanetan dabiltzan emakumeak kriminalizatu gabe.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 7an - 09:48
Mugimendu abolizionistaren aurkezpen eguna. Argazkia: Hala Bedi.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista aurkeztu da. Feminismoaren barruan aspalditik dago eztabaida erregulazioaren alde eta abolizioaren alde daudenen artean. Oiane Menika Mugimendu Abolizionistako kidea gonbidatu dugu Hizpide saiora, abolizionismoaz daukaten ikuspegiaren berri izateko.

Sakonean hitz egin nahi izan dugu Menikarekin. Abolizioaren zergatiak azaldu dizkigu, abolizioa debekuarekin lotzearen gaizkiulertuak nabarmendu, eta guzti honen atzean dauden mafiak eta prostituzioaren industria salatu ditu. Bestalde, eskariari erreparatuta, prostituzioaren kontsumo aldetik, horren atzean ezkutatzen den sexualizazio eta harremantze eredu misogino eta dominatzailea azaleratu nahi izan du, sexualitate osasuntsuagoa aldarrikatzearekin batera. Sexu langileen kolektiboak, prostituzio duina, pornografia, alokairuko sabelak, erregulazioa, estatuaren betebeharra eta normalizazioaren arriskua landu ditugu, besteak beste.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.


Prostituzioa kanalean gehiago
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.