Obamak jarraituko al du Egiptoko armadari laguntza ematen?

  • AEBek orain arte Egiptoko ejertzitoari eman dioten laguntza gainbegiratzeko agindu du Obama presidenteak. Mohamed Morsi agindutik kendu eta aste betera iritsi da zalantza.


2013ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AEBak isilpean Morsiren gobernuaren oposizioa lagundu dute.

Estatu Batuetako Defentsa Saileko arduradun batzuek diotenez, Washingtonek Egiptori lau F-16 borrokarako hegazkin entregatzeko asmoa du datozen asteetan.

AEBak iragan asteko gertakaria azaltzeko “estatu kolpe” terminoa saihesten ahalegindu dira. Hala izan dela onartuz gero, legez Obamak herrialde arabiarreko ejertzitoari ematen dion laguntza moztu beharko bailuke.

Badirudi, ordea, agintari estatubatuarrek esan dutenez, oraingoz ez dagoela aldaketarik lau F-16 hegazkinak entregatzeko negozioan. Gainera, abenduan mota horretako beste zortzi abioi bidaliko direla azpimarratu dute.

650 milioi dolar eman dizkie dagoeneko Obamaren AEBek armada egiptoarrari irailean bukatuko den 2013ko urte fiskalean, eta oraindik 585 milioi dolar geratzen zaizkie entregatzeko, arduradun estatubatuarren hitzetan.

Al Jazeera-k azpimarratzen du, Berkeley-ko Unibertsitateko kazetari-ikerketa  programa batean lortutako dokumentazioaren arabera, Washingtonek Morsiren gobernuaren oposizioa finantzatu zuela isilpean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude