"O, PELLO, PELLO!" ADISKIDETASUN EKITALDIA


2003ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:59
Gaur (martxoak 14) Donostiako Lugaritz Kultur Etxean (Antigua auzoa) arratsaldeko 20:00etan "O, Pello, Pello!" adiskidetasun ekitaldia egingo da. Saioa ARGIAko kolaboratzaile eta adiskideek eskaintzen diote kartzelan dagoen Pello Zubiria ARGIAko zuzendariaren albokoari. "Euskaldunon Egunkaria"ko zuzendaria izan zen Zubiria eta "Egunkaria"ren aferan atxilotu zuten beste bederatzi lagunekin batera. Orain, kartzelan da eta espondilitis ankilopoietikoa gaitza duenez, haren osasun egoera ez da batere ona. Ekitaldian zehar, txistua, musika, poesia errezitaldia, dantza eta beste hainbat saio izango da eta honakoek parte hartuko dute bertan: Iñaki Mendiguren, Juanma Zaldua, Olatz Korta, Mikel Garikoitz, Jakoba Errekondo, Tere Irastortza, Jabier Agirre, Emilio Lopez Adan, Xabier Otaegi, Piter Ansorena eta Txema Vitoria, Jon Alonso, Arantxa Iturbe, Iñaki Murua, Julen Lekuona eta Haritz Lekuonak. Sarrerak 5 euro balio ditu eta Telekutxa (943 411 200), Servikutxa eta www.begira.com web gunean eros daitezke.

Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude