Norvegiak ez die arma gehiago salduko Arabiar Emirerri Batuei, Yemengo gerra dela eta

  • Norvegiako Gobernuak jakinarazi du Arabiar Emirerri Batuei armak saltzeari utziko diola armok Yemengo gatazkan izan dezaketen inplikazioa saihesteko. Norvegiak armak eta gerra munizio ugari saldu zizkion 2016an herrialde arabiarrari, 10,2 milioi euroren truke. Etekin ekonomikoa albo batera utzi eta giza eskubideak bermatzea erabaki du herrialde nordikoak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 11

Norvegiako Kanpo Arazoetako Ministerioak, “zehatz-mehatz” aztertzen dira gerra guneetatik jasotzen dituzten armen salmenten eskariak. “Arma horiek giza eskubideak urratu ditzakete eta gure eginbeharra hori galaraztea da”. Irizpide hori aintzat hartuta eta Arabiar Emirerriek nahiz Saudi Arabiak Yemenen duten lotura ikusita, ez konplize izatea erabaki du Norvegiako Gobernuak.

Arabiar Emirerriekin hartutako arrazoi bera argudiatuta, Saudi Arabiari ere jada ez dizkio armak saltzen Norvegiak. Bi herrialde arabiarrak 2015an zuzenean sartu ziren Yemengo gatazkan, presidente ohiaren alde eta hutu taldeen aurka egiteko. Bi potentzien neurriek giza eskubideak urratzen dituztela berretsi izan dute nazioarteko eragileek.

Osasunaren Mundu Erakundeak, Unicef eta beste hainbat eragilek ohartarazi dute Yemenen gertatzen ari dena jada ez dela gatazka hutsa, giza hondamendia baizik. Albo kalteak erabat adierazgarriak direla adierazi dute: biztanleriaren %75ak laguntza behar du, errekurtsorik gabe geratu baita. Orain artean 11 milioi haur daude.

2016an kolera hasi zen zabaltzen Yemenen. Datu ofizialen arabera, dagoeneko 9.000 pertsona baino gehiago hil dira. 49.960 pertsona zauritu dituzte eta dagoeneko 3 milioi desplazatu baino gehiago eragin ditu gatazkak.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Armagintza

Armagintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-13 | Juan Mari Arregi
400 lehergailu Saudi Arabiara? Eraldatu dezagun industria militarra

Denbora igarotzen da eta gerrako irudi ikaragarriak urrundu egiten dira. Saudia Arabiak Yemenen haurren kontra egindako sarraskiaren ondoren, horixe da gertatzen ari dena PSOEren gobernuan herrialde arabiarrari saldutako 400 bonba “gidaturekin”.


2018-09-02 | Juan Mari Arregi
Armagintzaren negozioa

Azken asteotan hipokrisia politiko handi batekin egin dugu topo: kaleko saltzaile migratzaileak (manteroak) salatu eta aldi berean armagintzaren negozioa isilpean gorde, nahiz eta negozio horren ondorioz Yemenen kontra Saudi Arabiak eta beste herrialde batzuek daramaten gerra sekretuan makina bat haur hil dituzten. Espainiako Estatuan, Ciudadanosek eta PPk gogor egin dute manteroen kontra. Eta hauek eguraldi txarraren, poliziaren eta politikari arrazisten kontra egin behar dute behin eta... [+]


2018-09-02 | Juan Mari Arregi
Armagintzaren negozioa

Azken asteotan hipokrisia politiko handi batekin egin dugu topo: kaleko saltzaile migratzaileak (manteroak) salatu eta aldi berean armagintzaren negozioa isilpean gorde, nahiz eta negozio horren ondorioz Yemenen kontra Saudi Arabiak eta beste herrialde batzuek daramaten gerra sekretuan makina bat haur hil dituzten.
 


2018-06-24 | Juan Mari Arregi
Armagintzaren lobbya, pozarren

Ez da egia dirua falta denik munduan, estatuek eta Europar Batasunak dirurik ez dutenik herritarren behar soziolaboralak asetzeko. Gobernu bakoitzaren lehentasun politikoen menpe dago dena.


2018-06-08 | ARGIA
Arms not shipped from Bilbao to Saudi Arabia for three months

A member of the 'Ongi Etorri Errefuxiatuak' movement ('Welcome to the Refugees') has told Radio Bilbao that over the last three months no ships from Saudi Arabia have docked at Bilbao. Over the previous sixteen months they had loaded 455 containers. According to OEE, social pressure has made them use another port.


2018-06-05 | ARGIA
Hiru hilabete Bilboko Portutik armak Saudi Arabiara garraiatu gabe

Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduko kide batek Radio Bilbaori jakinarazi dionez, dagoeneko hiru hilabete dira Saudi Arabiako itsasontziak ez direla Bilboko Portuan sartu. Aurreko hamasei hilabeteetan 455 kontenedore kargatu zituzten. Kolektiboaren ustez, mobilizazio sozialak beste portu batera mugiarazi ditu.


Googleko langile ugarik dimisioa eman dute beraiek garatutako inteligentzia artifiziala proiektu militarretara bideratzeagatik

Gutxienez Googleko hamabi langilek dimisioa eman dute konpainiaren inteligentzia artifizialaren azkenengo aurrerakuntzak ustez AEBetako Gobernuaren teknologia militarraren garapenerako erabili nahi direlako.


Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza

Telebistetako tertulietatik eta ostatuetako eztabaidetatik urrun, administrazio publikoen erabaki garrantzizkoenak urteroko aurrekontuetan ezkutatzen dira. Europar Batasunak berrikitan onartu duenak gordeta darama herritarren etorkizuna sakon markatuko duen aldaketa: milaka milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie Europak armagintzako industriei, batik bat drone, robot eta bestelako arma automatizatuak ekoiztu eta munduan zabal ditzaten.


2018-04-18 | Miren Osa Galdona
Saudi Arabiara armak saltzeagatik, Italiako atzerri ministerioko kideen eta enpresa alemaniar baten kontrako auzibideak abiatu dituzte

Giza eskubideen aldeko hainbat taldek ezohiko bide legal bati ekin diote: Italiako atzerri ministerioko zenbait funtzionario eta Alemaniako arma ekoizle bat salatu dituzte, ustez Yemengo bonbardaketetan zerikusia izateagatik.


Bilboko portutik armak garraiatzen lagundu ez zuen suhiltzaileak Europan kontatu du jasandako jazarpena

“Babesa, militarizazioa, armagintza eta Europa gotorleku” izenburupean, Europako Parlamentuan egin den jardunaldian parte hartu du Ignacio Robles suhiltzaileak. Bilboko portutik Saudi Arabiara lehergailuak bidali behar zituen barkuaren laguntza-taldea zuzentzeari uko egin zion Roblesek 2017ko martxoan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude