Bizi Berri programa du oinarri arautegiak, eta gaurtik aurrera dago indarrean. Garraio publikorako, aisialdirako eta ekitaldi handietarako irizpideak zehaztu dituzte, besteak beste.
Gauerdiaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoa "normaltasun berria" deituriko fasean sartu da. Zentzu horretan, Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak etapa berria arautuko duten baldintzak aipatu ditu.
Tapiaren arabera, neurriak Bizi Berri egitasmoan oinarritzen dira, eta Nekane Murga Osasun sailburuaren ardura izan da neurriok agindu batean biltzeaz. Jarraibideak zehaztu aurretik, sailburuak maskaren erabilera eta eskuen garbiketa indartu behar direla azpimarratu du, baita metro eta erdiko distantzia zaintzeko arauari eutsi behar zaiola ere. Gainontzean, honakoak dira zehaztu dituzten arauak:
Maskarak erabili beharko dira, eta %100ean jarriko da martxan zerbitzu publiko oro, kaleko igogailuak eta funikularrak barne.
30 pertsona sartu ahal izango dira gehienez leku itxietan, eta 75 kanpokaldean. Eremu erlijiosoen edukiera %75era mugatuko da.
Edukiera zehatz-mehatz kontrolatuko ez den arren, 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da orohar. Merkataritza-zentroetako aisialdirako guneetan edukiera kontrolatuko da, %60ko gehienezko aforoarekin. Jatetxe eta tabernetan, berriz, 25 pertsona elkartu ahal izango dira gehienez.
Eremu komunak zabalik egongo dira, eta horientzat ez da edukiera mugarik.
Dantzalekuek ateak zabaldu ahal izango dituzte, mahaian eserita egoteko baldintzarekin. Metro eta erdiko distantzia ere zaindu beharko da.
Ikuslegoa eserita egon beharko da, aurrez ezarritako eserlekuetan.
Aire librean gauzatzen direnek 1.000 pertsona bildu ahal izango dituzte asko jota. Leku itxietan, berriz, 300 pertsona elkartu ahal izango dira, edukieraren %60ko muga errespetatzen den bitartean.
Ireki egingo dira. Baina edukiera mugatuko duten kasuetan pertsona bakoitza “4 metro koadroko eremua” eta “garbitasuna” bermatzeaz arduratu beharko da.
Txartelarekin egin daitezen sustatuko da, eta 65 urtetik gorakoei lehentasuna emango zaiela adierazi dute.
Aire librean egiten badira, ezingo dira ohiko postuen %60 baino gehiago ireki. Dena den, udalek eremuak zabaldu ahalko dituzte muga hori orekatu asmoz.
25 ikasle egon ahal izango dira gehienez, eta auto berruan maskara erabili beharko da.
Ohiko zerbitzua eskaintzen hasiko dira, %60ko edukierarekin betiere. Utzitako liburuak erabiltzaileak itzulitako unetik astebete egon beharko dira gordeta gutxienez.
Horiek ere ateak zabaldu ahal izango dituzte, areto bakoitzean %60ko edukiera errespetatu ezkero.
Gehienezko aforoa %60koa izango da, igerilekuak barne. Aldagelak eta dutxak erabiltzea baimenduta egongo da, babes-neurriak eta metro eta erdiko distantzia errespetatzen baldin bada.
Aldundiek eta udalek edukiera-mugak ezarriko dituzte segurtasun-tartea bermatzeko. Horretarako, hondartzetan egoteko denbora-tarteak edota aparkalekuetako sarbideak kontrolatuko dituzte.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.
Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.
Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.
Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.