Euskal Herri mailako mugimendu antiespezista “indartsu” eta “koordinatua” eratzea da taldearen helburua.
Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da. “Jarrera politiko horiek gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara, eta azpimarratzen dugu animalien askapena justizia sozialeko borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu”.
Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka”.
Ez dute hutsik udazkeneko agenda. Urrian, beraiek egindako ikerketa baten emaitzak plazaratuko dituzte eta azarorako manifestazioa antolatzen dabiltza.
Taldea facebooken, twitterren, instagramen eta nor.eus-en dago.