argia.eus
INPRIMATU
“Non gogoa, han zangoa” argazki lehiaketa antolatu du Ternuak

2010ko abuztuaren 3a

Publikoarekin harremanak estutze aldera, argazki lehiaketa antolatu du lehen aldiz Ternua arropa etxeak. Argazkiek derrigorrean udakoak behar dute izan, eta irailaren 30a baino lehen bidali behar dira Ternuaren Facebook-eko helbidera. Irabazleei Ternuaren produktuetan gastatzeko dirua emango zaie. Epaimahaia Alberto Iñurrategik, Patxi Usobiagak eta Irati Andak osatuko dute.