Nola lortu teknologia burujabetza algoritmoen aro honetan?

  • Euskal Herrian adimen artifizial burujabeagoa nola lortu aztertuko du XV. Euskarabildua jardunaldiak. Urriaren 27an, asteartea, egingo dute San Telmo Museoan. Aurten, jardunaldia bertatik bertara ikusteko aukera egoteaz gain, streaming bidez ikusi ahal izango da baita ere, Euskarabilduaren webgunean jardunaldia jarraitzeko aukera egongo da eta.


2026ko urriaren 8a - 07:00
XV. Euskarabildua jardunaldia aurkeztu dute iAmetza-ko Eli Mejutok eta Eli Pombok. Maddi Viana
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adimen artifizialak lantzerako garaian ditugun “azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak” izango ditu hizpide jardunaldiak. Aurten, gainera, gogoeta bat bota du Euskarabilduak: “Nola lortu teknologia burujabetza algoritmoen aro honetan?”

Antolakuntzatik gogorarazi nahi izan dute, teknologian interesa duen edonor biltzea dutela helburu, ez profil teknikoa edo espezializatua dutenak soilik. Halaber, nahiz eta sarrera doakoa izan, bertaratzeko izen ematea beharrezkoa dela ere gogorarazi dute. Epea irekita dago eta haien webgunean egin daiteke, bertan dago jardunaldiko egitaraua ere. 

euskarabildua2026
Aurtengo edizioaren kartela.

 


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.