Nola kalkulatzen dira pentsioak? PPk 2013tik martxan jarritako tranpa

  • Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko neurri berri bat proposatu izanak polemika eragin du; pentsio-sisteman aldaketa handia ekar dezakeelako.


2018ko urtarrilaren 17an - 12:14
Urtarrilarem 8an manifestazioa egin zuten Errenterian pentsio duinak eskatuz. Irudia: @ELAOarsoBidasoa

Baina pentsioen inguruko eztabaidan badago puntu bat gutxitan aipatzen dena: nola aldatu den haien balioa kalkulatzeko modua, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) aintzat hartu ordez, PPren gobernuak asmatutako indize batekin egiteko.

2013an PPk zeresan handia eman zuen pentsioen erreforma bat ezarri zuen: erretiro-pentsioak KPIren arabera kalkulatzea baztertu zuten.

Horren ordez ezarri zuen sistema berria formula matematiko konplexu baten emaitza da. Besteak beste, Gizarte Segurantzak jasotako diru kopurua edo pentsioen batez bestekoa hartzen ditu faktore gisa errenten balioa zenbatekoa izan behar den jakiteko. Baita langileen bizi itxaropena ere.

Arazoa hemendik aurrera hasten da: PPren politiken ondorioz, Gizarte Segurantzaren Sistema gainbeheran dago eta honek zuzenean eragiten du erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko orduan. Besteak beste,  2017-2022 epealdirako aurreikusi da pentsioen balioen eboluzioa negatiboa izango dela.

Mariano Rajoyren taldeak horrelako kasuak gerta zitezkeela aurreikusita, beste neurri bat ere hartu zuen: erretiro pentsioen indizea negatiboa den garaietan, errentak %0,25 igotzen dira modu automatikoan.

Kontua da KPI kontuan hartuko balitz, orain dela bost urte arte egiten zen bezala, aurreikuspenak hobeak izango liratekeela 2018-2022 urteetan. Hau da, egungo sistemak %0,25eko igoera ezartzen die pentsioei modu zuzenean, baina hazkundea nabarmenagoa izango litzateke KPI izango balitz kalkuluen faktore nagusia: 2022rako %1 eta %2 arteko igoera izango duela espero da.

Gauzak horrela, eta aurreikusitakoa betetzen bada, pentsioak bizi- kostuaren azpitik egongo dira datozen lau urteetan.

 Argi ikusten da aldea kasu praktikoekin azalduta: 800 euroko pentsioa duen herritar baten diru sarrera 12 euroan igoko da lau urte barru egungo sistemarekin. KPI kontuan hartuz gero, 80 euro igoko litzake.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude