Noka eta toka konplexurik gabe Errenterian

  • Hitano taldea martxan jarri du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak; berritasuna du aurten, gelatik kalera atera dute.


2026ko urriaren 20a - 07:00
Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenean du egoitza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hitano ikastaroa martxan jarri du aurten ere Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Hilaren 8an, ostegunarekin, hasi zuten abentura toka eta noka adierazten ikasteko eta hamabostero elkartuko dira. Hortaz, hurrengo zita hilaren 22an, ostegun honetan izango dute taldera batu nahi dutenek. Ordubetekoa da saioa, 18:30etik 19:30era eta Joxepa Antoni Aranberri anitzenean juntadizoa eginda, kalean barrena aritzen dira.

Egoitza atzean utzi eta kalera aterata, hitanoa herriko kaleetan entzutea bilatzen dute.

Edonork parte hartu dezake, hika praktikatzeko gogoa baino ez dute eskatzen; hika guztiz jakitea ere ez omen da beharrezkoa.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.