argia.eus
INPRIMATU
Nobel Sariaren azken liburua Interneten irakurgai

2009ko urriaren 15

Herta Müller idazlearen Atemschaukel liburua doan deskarga daiteke gaur Libreka! webgunean, Frankfurteko Liburu Azokaren baitan Alemaniako Liburu-saltzaileen Elkarteak bultzatutako ekimenari esker. Soilik gaur, eta soilik alemanez. Datozen egunetan liburu gehiago deskargatu ahal izango dira.

Euskal Editoreen Elkarteak bi katalogo banatuko ditu Frankfurteko Azokan, haur eta gazte literaturakoa bata, eta helduen literaturari dagokiona bestea. Halaber, euskal argitaletxeen liburuak jarriko dituzte ikusgai.