Nitratoen kutsaduragatik arrisku eremu izendatu du Jaurlaritzak Larrazubiko zati bat

  • Eremua babesteko neurriak hartu beharko dira, lurpeko urek nitrato-maila gainditzen dutelako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 06an - 08:41

Eusko Jaurlaritzak arrisku eremu izendatu ditu Miranda de Ebroko lurpeko ur-masaren iparraldeko eta erdialdeko sektoreak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu berri dutenez, arrisku- eremu izendatzeko arrazoia da nitrato-maila jakin batzuk gainditzen dituzten urak biltzen dituztela. Ebro ibaiaren eta Larrazubiko zubiaren goialdearen arteko nekazaritza lurrak dira horiek.

"EAEko beste toki batzuetan uren kalitateari dagokionez eginiko jarraipenek erakutsi dutenez, Miranda de Ebroko ur-masaren zati batek nekazaritzatik eratorritako nitratoek kutsatutako edo kutsa dezaketen urak ditu. Hortaz, beharrezkotzat jo da arrisku eremu izendatzea Mirandako lurpeko ur-masaren iparraldeko eta erdialdeko sektoreak, nekazaritzatik eratorritako nitratoek kutsa ditzaketelako".

Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak adierazi duenez, nahitaezkoa da arrisku eremu horietarako jarduketa-planak prestatzea, nekazaritzatik eratorritako nitratoek eragindako kutsadura prebenitzeko eta murrizteko. Plan horietan mugatuko da, esate baterako, nekazariek erabili ditzaketen ongarri kimikoen kopuruak eta motak.

Albiste hau Arabako Alea-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude