ETBko Hitzetik Hortzera saioko aurkezle eta zuzendaria da Jon Artano Izeta zestoarra.
"Gauza askok sor diezadake mendiak adinako zorabioa. Neure buruarekiko konfiantza falta ikaragarri samarra daukat. Nahikoa aldapa bada hori komunikatzaile jarduteko (...) Harri eta zur gelditu nintzen bertsolaritzan dabiltzan neska batzuek egindako gogoetekin. Begiak ireki zizkidaten. Hain kontu nabarmenak ziren, baina ordura arte, gehienontzat, hain oharkabean pasatu zirenak. Landu gabeko alorra da, ederra eta zaila niretzat".