Scroll Bi minututan presta daitezkeen afarietarako ideiak scroll Euskal Influencerren kedada Donostian scroll Hau izan da 22 urterekin nire enpresa propioa sortzeko egin dudan bidea scroll Azala leun edukitzeko erosi beharko zenituzkeen hiru produktuak scroll Ba al zenek- scroll Hogei egun igaro ditut nire bikotekidearekin Balin eta hau da jakin beharko zenukeena scroll scroll Jada ez dugu lagunekin bizitza partekatzen, elkarri kontatzen diogu bizitza, besterik ez scroll Aurten modan jarriko diren zapa- scroll Jada ez dugu lagunekin bizitza partekatzen, elkarri bizitza kontatzen diogu, besterik ez.
Begia jo dit. Zuzen zuzenean bularraldera. Bala batek min gutxiago emango lidake. Belaunaldi oso baten gaitza hitzetan jarrita. Supermerkatuko urdaitegian tiketa hartzearen antzekoa egiten zait batzuetan laguntasuna. Inprobisazioa aspaldi debekatu zigutela dirudi eta kalean hotz egiten du.
Gazte apatiko bihurtzeko bidean, ordu bete gordeko diot gehienez etxe azpian kaña bat hartzeari, etxetik gehiegi irten eta haize freskoa hartzeak nire osasun mentala zapuztuko duelakoan. Sofan bi ordu pasako ditut mobilarekin neure burua zaintzea garrantzitsuena dela esaten didaten hogei segundoko bideoak ikusten. Gaur ez naiz aterako, gaizki nabil azkenaldian eta lasai egon nahi dut.
Nire arazoak eta bestearenak erpin berak dituzte eta soka gogorrago batek eusten ditu goitik
Nire gauzak egin behar ditut. Lanera joan, ikastera joan, bikotearekin geratu, lo egin. Eiii zer moduz? Aspaldi ez zaitudala ikusten! Azken bi asteak elkarri laburtu eta planak egiten genituen garaiaz hitz egin. Zereginez betetako zerrendak patriketan eta lagunekin kafe bat hartzea zerrendako beste egiteko bat da, horixe bakarrik. Bakea bakarrik egoteak ematen dit, ez dut bakar-bakarrik egon nahi. Ni neu zaindu.
Paso. Ez dut nahi. Kontra. Uko egiten diot. Ezezko biribila. Beldurra ematen dit pentsatzeak lagunak bi hilabetez behin ikusten hasiko naizela eta lanaren pisuak zurrupatuko nauela hezurretan gelditu arte. Bestearen bizitzaren parte izan, ipuin kontalariek aspertu naute jada. Konpra egiten lagunduko dizut. Inork ezin du bere burua bakarrik eta bakarrik zaindu.
Mahai bueltan lagunen kontuak entzuten ditudanean konturatzen naiz nirea ez dela soilik nirea. Nire arazoak eta bestearenak erpin berak dituzte eta soka gogorrago batek eusten ditu goitik. Mahai bueltan lagunek notizietan kontatzen ari direnaz hitz egiten dutenean konturatzen naiz nirea ez dela dagoen guztia. Batzuetan gutxiago kexatu eta ingurura gehiago begiratzen jakin behar dut. Mahai bueltan lagunekin egin ditzakegun planak entzuten ditudanean konturatzen naiz nirea ez dela garrantzitsuena. Elkarrekin egiten dugunak dirau, bizitza elkarrekin bizi.