Nekazarien Borroken Nazioarteko Egun berezia, Covid-19ak agerian utzi duenean etxalde txikien garrantzia

  • Apirilaren 17a izan da, Preso Politikoen egunaz gain, Nekazarien Borroken Nazioarteko Eguna ere, Via Campesinako hainbat elkartek oroitarazi dutenez. Agro-industrialak mundu osoan elikagaien ekoizpenean ezarri duen oligopolioaren aurrean, baserritar txikiek aldarrikatu dute koronabirusak eragindako osasun eta ekonomia krisiak are larriago bilakatu duela lekuan lekuko elikagaien ekoizpen eta merkaturatzea.  


2020ko apirilaren 18an - 10:51
"Geratu etxean, baina ez isilik", Via Campesinaren aurtengo aldarrikapenetan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1996ko apirilean Brasilgo Pará estatuan polizia militarrak gogor eraso zien lur eta lan-baldintza eske ari ziren MST Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko kideei, haietako hainbat bertan hilaz. Sekulako zirrara eragin zuen munduko laborari eta baserritarren artean eta Via Campesinak bideratu zituen horiei aurre egiteko ekintza asko, batean eta bestean. Tartean, Apirilaren 17a izendatu zuen Nekazarien Borroken Nazioarteko Egun. Aurtengoaren kari, beren aldarrikapenak entzunarazi dituzte Via Campesina koordinadoran dauden sindikatu eta elkarteetako kideek... hori bai, sare sozialetatik, munduaren zati handienean bi pertsona baino gehiago elkartzea debekatuta dagoen une bitxi honetan.

 

A strong plea from Kannaiyan, a small scale farmer in India, for governments to strengthen local peasant food systems worldwide to build a resilient food system for our future!

Posted by Landworkers' Alliance on Friday, April 17, 2020

"Gaur jarraitzen dugu –esan du, esaterako, Britainia Handiko Laborantzako Langileen Elkartasunak– aldarrikatzen etxalde txikiak eta baserritarrak lagutza behar dutela mundu osoan. Hemen bertan, Britainia Handian, Covid-19ak erakutsi digu zein garrantzitsuak diren hurbileko elikadura-kateak eta zein lan bikaina egiten duten etengabe gu elikatzen gaituzten nekazari eta baserri-jabe txikiek. Mundu osoko etxaldeetan borrokan ari dira uneotan pandemiak ekarri dituen aldaketa bizkorrekin, alde guztietatik iristen dira horien berriak, azokak itxi dituztela Indian esaterako, langile etorkinak lan-baldintza negargarrietan erabiltzen dituztela Errumania eta bestetan... Gure elkartasuna baserritar txikiei, beren inguruko jendeen erresilientziarentzako lan ezinbestekoa egiten eta ingurumena babesten duten horiei".

Frantziatik, Confederation Paysanne sindikatuak (ELB euskal sindikatua barne daukanak) esan du: "Elikadura burujabetza munduko herri guztientzako! Elikadura burujabetza ez da barrutik hustutako hitz bat halako ospakizunetan handikiro erabiltzekoa, ezeren aurretik mundu osoko laborarien eskubideak babestu behar ditu. Nekazarien Borroken Nazioarteko Egun honetan nabarmendu ditzagun baserritarren eskubideak! Geratu etxean, baina ez isilik! Lagundu elikatzen gaituzten nekazariei!". Aldi berean, berretsi dute beren elkartasuna krisi berezi honetan gehien sufritzen ari direnekiko: migratzaileak, zaharrak, isolatuak direnak, prekaritatean eroriak...

 
International Day of Peasant Struggle: Judith from Tomnah'a Market Garden

On International Day of Peasant Struggle, Judith from @Tomnah'a Market Garden explains why she's proud to be part of an international movement of people producing food. #stayhomebutnotsilent #internationaldayofpeasantstruggle #viacampesina

Posted by Landworkers' Alliance on Thursday, April 16, 2020

 


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.