Nekane Txapartegiren tortura salaketaren inguruko informazioa eskatu du NBEk

  • NBEren Torturaren Aurkako Batzordeak (CAT) egindako gomendioak betetzeko Espainiako Estatuak hartutako neurrien inguruko informazioa jaso eta gero, batzordeak uste du neurriak ez direla inplementatu eta informazio osagarria eskatu dio, tartean, Txapartegiren tortura salaketaren ingurukoa. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 20an - 13:31
Nekane Txapartegi (argazkia: Tolosaldeko Ataria).

Inkomunikazio egoeran ematen diren atxiloketa eta oinarrizko berme legalen, etorkinak behin-behinean hartzeko zentroen, isolamendu erregimenaren eta poliziak egiten duen indarraren gehiegizko erabileraren inguruan egin zituen gomendioak NBEko Torturaren Aurkako Batzordeak. Gomendio horiei buruz Espainiako estatuak 2015eko maiatzean emandako informazioa eskertzen du batzordeak, baina uste du gomendioak ez direla erabat bete, eta informazio eguneratua eskatu die arduradunei.

Zehazki esateko, txostenaren 25. paragrafoan, Nekane Txapartegiren kasuaren inguruan egin diren ikerketen inguruko informazioa eskatu dio Espainiako Estatuari NBEk. "Bere atxiloketaren unean Txapartegik egindako tortura salaketak eta ikerketaren emaitzak zein izan diren" argitzeko.

Puntu horretan bertan beste hainbat kasuren inguruko informazio zabalagoa ere eskatu dute batzordeko kideek, besteak beste, 2012ko apirilean Ertzaintzaren gomazko pilota batek buruan jo ondoren hil zen Iñigo Cabacasen kasuaz. Torturaren Aurkako Batzordeak gehiago jakin nahi du, baita ere, preso zegoen bitartean hildako Rachida El Mehadiren heriotzaz, edo Tarragonako erietxe batean zegoela Esquadra Mossoek Juan Jose Gabarriri emandako tratuaz.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude