Negoziazio kolektiboan ELA eta LABen eragina saihesteko estrategia darabil esku artean Confebaskek

  • Eragin mugatuko akordioak lehenetsi nahi ditu patronalak, Berriak eskuratu duen agiri baten arabera. Jaurlaritzak asmo horrekin bat egiten duela-eta, Toñaren dimisioa eskatu dute sindikatu abertzaleek.


2016ko uztailaren 14an - 11:23

ELA eta LABen gehiengo sindikalaren eragina negoziazio kolektiboetan baztertzeko bidea proposatu dio Confebaskek “Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari”. Formula horrek, eragin orokorreko akordiorik izan ezean, eragin mugatuko akordioei “ahalik eta zabalkunde eta aplikazio handiena” ematea dakar, Berriak eskuratu duen agiri baten arabera. Nolanahi ere, patronalak ukatu egin du agiria berea denik.

Bertan, Confebaskek “oso arrazoizkoak” jo ditu orain arte onartu diren eragin mugatuko akordioak eta proposatu du eragin orokorreko akordioak egitea posible ez denean, hauen bidez saihestea ELA eta LABen gehiengo sindikalaren eragina, hau da, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian dauden Eusko Jaurlaritzaren eta UGT eta CCOO sindikatuen oniritzia eta konpromisoa bilatuz.

Angel Toñaren dimisioa esaktu dute ELAk eta LABek

Ustez Confebaskena den agiriak aipatzen duenez, "Eusko Jaurlaritzak bat egiten du konpromiso horrekin". ELA eta LABeko idazkari nagusiek, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaidek, agerraldia eskaini dute ostegun goizean prentsan filtraturiko agiria baloratzeko.

Gogorarazi dute ez dela lehen aldia Confebaskek LAB eta ELAren kontra egiten duena, lehenago ere "sindikatu izaera kentzen" saiatu da patronala eta oraingo agiria "horren segida" baino ez da euren iritziz.

Haserre mintzatu dira sindikatuko ordezkariak. Eusko Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiari zuzendutako beste proposamen bat (pdf) plazaratu dute eta bertan ere gutxiengo sindikalarekin akordioak bilatzea proposatzen dute "negoziazio kolektiboa zuzentzen duten joko arau demokratikoen alternatiba bezala", esan dute Muñozek eta Etxaidek. "Jaurlaritzak proposatzen duen bide honek –gaineratu dute– patronala egoera ezin hobean utziko luke negozaizio kolektiboan: gehiengoei muzin egiteko arazorik gabe, beren mintzakideak aukeratu ahal izango ditu akordio eroso eta merkeak egiteko".

Sindikatuek Jaurlaritzaren jarrera gogor salatu dute, "argi eta garbi" patronalaren interesen alde egiten duelako eta proposamenaren larritasua ikusita" Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren dimisioa eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude