“Negazionismoa indartzen ari den garaiotan”, ikur frankistak kentzen jarraitzen du Nafarroako Gobernuak

  • 2016az geroztik ia 700 ikur frankista desagerrarazi ditu Nafarroako Gobernuak, "espazio publikoa demokratizatzea helburu", Ana Ollo lehendakariordearen esanetan.

     

     

eitb

2026ko otsailaren 17an - 10:59
Azken eguneraketa: 12:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Betebehar legal eta etikoa da gizarte osoarentzat eta haren erakundeentzat, batez ere negazionismoa indartzen den garaietan, Francoren diktaduraren adierazpen oro espazio publikotik desagerraraztea", adierazi du Ollok, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoan.

Sinbologia frankista espazio publikoetatik kentzeko prozesua 2016ko azaroan hasi zen, Nafarroako Gobernuak behin-behineko errolda onartu zuenean. Une horretan, 141 udalerrik egindako ekarpenei esker, 224 elementu detektatu ziren. Sinbologia frankistari buruzko erroldak hainbat sinbolo biltzen ditu: legendak, aipamenak, goraipamenak, izendapenak, ohorezko tituluak eta erregimen frankistarekin lotutako pertsonak goraipatzeko gainerako moduak. Orduan adierazten zen errolda irekia eta behin-behinekoa zela, oraindik ezagutzen ez ziren beste ikur batzuk aurkituz gero alda zitekeelako, txosten berriak egin ondoren.

Nafarroan erretiratu dituzten ia 700 elementu frankistak, Memoriaren Nafarroako Institutuak Oroibidea artxibo digitalean plazaratutako mapan daude jasota.

Memoriaren Tokiak

Asteleheneneko bileran memoria historikoaren bueltako ekintza gehiagoren berri eman dute. Horien artean, Memoriaren Tokiak izendatzeko proposamena nabarmendu du Nafarroako Gobernuak. Gerra Zibilean eta frankismoan identifikatu gabeko pertsona fusilatuen gorpuzkien panteoia, Iruñeko San Jose udal hilerrian; eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen (Affna-Nafse 36) Tropezones ekimena.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.