‘Naza’ filmaren zuzendariak eta parte hartzaileak ikertzeko galdegin du Netanyahuk

  • Israelek urriaren 7az geroztik egin dituen zibilen hilketen xehetasunak eman dituzten 24 israeldarrak ditu jomugan, baita filmaren zuzendari Yuval Abraham eta Rachel Szor ere. Filmak "Israelen irudiari kalte larria" egin diola salatu du lehen ministroak, eta "Israelen segurtasunaren aurkako delitu larria" egotzi die parte-hartzaileei.

Yuval Abraham eta Rachel Szor film-zuzendariak. Buesra Tasdemir

2026ko urriaren 13a - 09:27
Azken eguneraketa: 2026-10-14 09:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Naza", edo "albo kalteak" hebreeraz. Hori da izan ere israeldar zerbitzu sekretuek baliatzen duten terminoa, eraso bakoitz izandako zibilen hilketak izendatzeko. Eraso horiek eta beren xehetasunak ikertu eta dokumentatu dituzte Naza filman, Israeleko indar-armatuetako 24 agente eta soldaduren lekukotasunen laguntzari esker. Lekukotasunak anonimotasunean egin dira, eta israeldar ofentsibaren funtzionamenduari buruzko detaileak eta gertakari zehatzak kontatzen dituzte xehe-xehe. Filma atera bezain laster, Israelgo Gobernuak "gezur handi bat" zela salatu zuen, eta zuzendariei herritartasuna kentzeko mehatxua egin zuen. Netanyahuk gainera, zera adierazi zuen: "Munduan dagoen antisemitismo guztiaren aurka egiten ari gara borrokan, baina gure artetik datorrenean gorrotoa, erabat onartezina da".

Aldi honetan ordea, filman parte hartzen duten israeldar soldaduak eta militarrak ere ikertzeko eskatu du, jakiteko ea "inplikatutakoek delitu larriak egin ote dituzten sekretu handiko informazioa zabaltzean eta muturreko sentsibilitateko inteligentzia-unitate baten datuekin lotutako segurtasun-arrakala bat eragitean". Netnyahuren iritziz, "filmak eraikitzen du narratiba faltsu bat, engainagarria eta lerratua, eta Israelgo Estatua eta FDI (Israelgo Defentsa Indarrak) mundu mailan difamatzen ditu".

Fimaren egileak ez dira Israelen bizi, baina bertako eskuin muturreko taldeek beraien familiak eta hurbilekoak erasotu dituzte jada, Rachel Szor zuzendariaren gurasoen etxe atarian egin duten pintaketa lekuko. Baina jazarpen hori salatu duten komunikabideak ere behin baino gehiagotan erasotu dituzte, esaterako +972 aldizkaria. Eraso bat baino gehiago jaso dituzte Tel Aviven duten egoitzan, eta hori salatzeko komunikatua ere zabaldu zuten. 

Erasoen aurrean, zuzendariek azaroan filma interneten libreki eta doan zabalduko dutela iragarri dute.


Zinema kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
Hipokresia

2026ko irailaren 27
Azken agurra
Umore bisuala

2026ko irailaren 27
Josephine
Egoera latzari aurre

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.