Navarra Sumako Iriartek dio min ematen diola bera frankistatzat jotzea

  • Joan den igandean 36ko Gerran hildako lehen errekete Joaquín Muruzabalen Leitzako omenaldian parte hartu zuen Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentarioak eta orain herritarrek azalpenak eskatu dizkiote ekitaldi frankista hartan izateagatik.

     

     


2019ko abuztuaren 29an - 09:57
Bazkari frankista honetan izan zen Iñaki Uriarte joan den igandean Leitzan. (Arg.: Agencia Faro) Bazkari frankista honetan izan zen Iñaki Uriarte joan den igandean Leitzan. (Arg.: Agencia Faro)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azalpen horietako batean Joseba Eceolaza AFFNA36 memoriaren aldeko senitartekoen elkarteko kideak galdetzen dio Twitterren ea egoki ikusten duen frankismoaren apologia egiten duen halako ekitaldi batera joatea, areago Iriarte bera frankismoak hildakoen omenaldi askotan egon denean. Iriartek zera erantzuten dio: "Ba bai. Frankismoaren biktimen omenaldi ugaritara joan ondoren, eta diktadura zehazki kondenatu dudanean, min ematen dit gu ez garen zerbait bizkarreratzea. Foru politikaren miseriak. Zehaztasunak pertsonalki azalduko dizkizut".

UPNk eta Navarra Sumak ez dute adierazpenik egin bere bi parlamentariek omenaldi frankistan izandako partehartzeaz. Hemen behean ikus daiteke aipatu elkarrizketa laburra.

 

 


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.