Naturaren Eskubideen aldeko Munduko Auzitegi Etikoa abiatu da

  • Urtarrilaren 17an egin zuen lehen bilkura Ekuadorren Auzitegi Etiko sortu berriak eta izadiaren kontra egindako bederatzi kasu salatu zituzten. Horien artean, Texaco enpresak Ekuadorren 103 milioi litro petrolio gordin isuri zituenekoa azaldu zuten, baita Australian dagoen munduko arreziferik handiena arriskuan dagoela kontatu ere.


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Australiako koralezko arrezifea arriskuan dago. Argazkia:www.lovethesepics.com

Auzitegi estreinatu berrian Vandana Shiva ekofeminista eta Nobel Sari Alternatiboak presidente lanak egin zituen. Hark adierazi zuenez, “Auzitegi Etiko honetara jo dugu sinetsita dugulako naturak eskubideak dituela eta horiek nonahi eta larriki urratzen ari direla”.

Ekuador izan da munduan lehenengo herrialdea naturak eskubideak dituela aitortzen eta horregatik bildu zen Auzitegi Etikoa lehen aldiz hango hiriburuan, Quiton. Ekuadorko hiru kasu azaldu zituzten lehenik, ondoren Australiako, Amerikako Estatu Batuetako eta Mexikoko kasu bana. Azkenik planetari orokorrean eragiten dieten hiru gertaera salatu zituzten.

Chevron petrolio enpresak (Texaco erosi zuena), Ekuadorko Amazonian, 1964 eta 1990 urteen artean 103 milioi litro petrolio gordin eta 63.000 milioi litro ur toxiko isuri zituen. 30.000 ekuadortar kaltetu zituen. 9.511 milioi dolarreko zigorra jaso zuen, baina ez du ordaindu nahi.

Australiako koralezko arrezifearen egoera ahula azaldu zuten. 2.600 kilometro ditu Australiako ipar-ekialdean dagoen munduko arrezife horma handienak. Portu handiak ari dira eraikitzen inguruan, dragaketak ugariak dira eta zama-ontziak gero eta gehiago dabiltza, ondorioz Gizateriaren Ondare izendatutako espazioak biziraungo duen ez da ziurra.

Planeta osoari eragiten dioten arriskuen multzoan hiru aipatu zituzten Auzitegian: klima aldaketa, transgenikoak eta natura defendatzeko lanean ari direnak kriminalizatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Natura
Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Eguneraketa berriak daude