"Kazetaritza fakultateetan zientziaren inguruko graduondoak egiten hasi dira azken urteetan. Orain arte ez zaio garrantzi handirik eman zientziari, baina mundu osoan pisua hartzen ari den gaia da. Kazetaritzatik datorren jendea zientzian trebatzea, eta alderantziz egiten duen jendea, beharrezkoa da zubilana egiteko (...) Bai kazetariek eta bai beste jendeak ere, zientzia gaiak lantzeko beldurra izaten dute batzuetan. Gainera, interesa behar da idazteko orduan". (2006/09/13)