Nafarroan sinboloen lege berria ezartzeko herri ekimen legegilea abian

  • 2003tik indarrean dagoen Sinboloen legea baliogabetzeko asmoz kirol, kultura, politika, hezkuntza eta beste hainbat arlotan diharduten herritarrek sinadura bilketa abian jarri dute.


2014ko otsailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikurrina Atarrabiako udaletxe ondoan jarrita, 2009an.

Ostegunean aurkeztu zuten parlamentuan Guztion Nafarroan Guztion Ikurrak ekimena eta larunbatean jarri zuten martxan, Paula Kasares NUPeko irakasleak eta Eneko Compayns EHUko Zuzenbide fakultateko ikertzaileak aurkeztuta.

Ekimena hainbat aurpegi ezagunek babestu dute: Juan Martinez de Irujo, Aitor Zubieta  eta Patxi Eugi pilotariek; Patxi Puñal eta Oier Sanjurjo Osasuna  futbol  taldeko jokalariek;  Juan Mari Feliú mendizaleak; Hedoi Etxarte idazleak; Xabier Morras margolariak eta Paula Kasares filologoak besteak beste.

2003ko apirilean onartu zen foru legea indargabetuta, Ikurrina eta bestelako euskal ikurrekiko jazarpen eta debekua gainditu nahi dela adierazi dute sustatzaileek. IIkurren legea onartu zenetik “ikurrina era sistematikoan jazarria” izan dela argudiatzen dute, “atzerriko bandera bailitzan”.

Lege proposamena osatzen duen artikulu bakarrak garbi adierazten du eraikuntza ofizialetan Nafarroako foru komunitatearen bandera ofiziala erabiltzeak ezin duela eragotzi haren ondoan beste ikurrik jartzea. Herritarren iritzia ezagutzeko herri kontsultak abiaraztea proposatzen du gainera (1970. hamarkada amaieran Atarrabian egin zen modura) “tolerantzia, aniztasun eta demokraziara bidean pauso sendoa” eman dadin.

Herri ekimen legegilea aurrera atera dadin, ordea,  hainbat pauso eman beharko dira oraindik. Hasteko,ezinbestekoa izango da Parlamentuko Eledunen Batzordeak lege proposamena tramitera onartzea gaur egingo den bozketan.  Tramite hau beteko balitz, gutxienez 5.000 herritarren sinadurak bildu beharko lirateke, ekimenaren babesle modura, eta behin sinadurak aurkeztuta lege proposamena Parlamentuan bertan eztabaidatuko litzateke.

Parlamentuko Eledunen Batzordean UPNk eta PSNk tramite  prozesua atzera botatzeko aukera badute ere, herri ekimenaren sustatzaileek espero dute gutxienez tramite hori betetzea, herritarren babes masiboa bilduta Parlamentuan proposamen berria eztabaidatu dadin.

Guztion Nafarroan Guztion Ikurrak ekimenaren aurkezpena:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Eguneraketa berriak daude