argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako ikusentzunezko kontseiluak Interneteko kalitate zigilua bultzatuko du
2003ko otsailaren 21
Nafarroako ikusentzunezko kontseilua Iqua Interneteko Kalitate Agentziari gehitu zaio. Agentzia honek web guneen kalitatea aitortzen duen zigilua ematen du. Zigilu honek web guneetan, zigilua dutenetan, egiten diren erosketak edo jasotzen den informazioa segurua eta legala dela ziurtatzen die erabiltzaileei. Nafarroako ikusentzunezko kontseilua Iquari gehitzen zaion laugarren bazkidea da. Beste hiruak Andorra eta Kataluniako ikusentzunezko kontseiluak eta Telekomunikazioen Merkatuko Batzorde Nazionala dira.