argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren osaketa adostu dute
  • Ostegun arratsaldean iragarri dira Nafarroako Gobernua osatuko duten pertsonen izenak. Lau alderdiek adierazi dutenez, kontsentsuz izendatu dira. Honakoa da Gobernuaren osaketa.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 17a
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak gobernua adostu dute.

Uxue Barkos: Gobernuko lehendakaria.

Manu Ayerdi: Ekonomia lehendakariordea eta Industria, berrikuntza, Lan Harremanak, Merkataritza eta, Turismoa eta Sustapen Saila.

Miguel Laparra: Gizarte Gaien lehendakariordea eta Gizarte Politikak, Enplegua eta Etxebizitza Saila.

Mikel Aranburu: Ekonomia eta Ogasuna.

María Jose Beaumont: Lehendakaritza eta ondorengo alorrak: Funtzio Publikoa, Barne gaiak, Justizia, Nafarroako Larrialdi Agentzia, eta Gobernu Irekia eta Gardentasuna.

Ana Ollo: Gobernuko eleduna eta ondorengo alorrak: Hizkuntza Politika, Berdintasuna, Bakea eta Elkarbizitza eta Estrategia Bulegoa.

Isabel Elizalde: Landa Garapena eta ondorengo esparruak: Herri Administrazioa, Ingurumena eta Lurralde Antolaketa.

Ana Herrera: Kultura eta ondorengo esparruak: Partehartzea, Kirola eta Gazteria.

Fernando Dominguez: Osasuna.

Jose Luis Mendoza: Hezkuntza. 

Geroa Baik proposatu ditu Ayerdi, Aranburu, Ollo, Herrera, Domínguez eta Mendoza; EH Bilduk Beaumont eta Elizalde; eta Ezkerrak Laparra.