Nafarroako Gobernuak ez dio informazioa igorriko Espainiako Kontuen Auzitegiari

  • Kontuen Auzitegiak 2012, 2014 eta 2015eko hainbat informazio eskatu dio Nafarroako Gobernuari, baina honek erantzun dio ez diola igorriko, Nafarroako diru publikoaren fiskalizazio lana Kontuen Ganberari dagokiolako.


2017ko ekainaren 30an - 09:20
Uxue Barkosek ez duela informaziorik igorriko iragarri dio Kontu Auzitegiari.

Eskumen lehia zaharra da eta ez da lehen aldia Madrildik Kontuen Auzitegiak Nafarroako Gobernuari informazioa eskatzen zaiona. Foru gobernuek beti argudiatu dute berdin, hori Nafarroako eskumena dela, Foru Hobekuntzaren 18. artikuluak argi zehazten duen bezala. Esaten da, mende honen hasieran Miguel Sanz lehendakari ohiak esan zuela Kontuen Auzitegiko kideak Nafarroara etorriko balira kontu eske, Foru Poliziari aginduko liokeela ez pasatzen uzteko.

Oraingo kasuan, aurten hainbatetan egin du eskaera hori Kontuen Auzitegiak, azkena iragan martxoaren 14an. Mikel Aranburu Foru Gobernuko Ogasun kontseilariak orain emandako erantzun bera igorri zion gutunez Madrilgo auzitegiari. Gaia berriz azaleratu da indarrez atzo El Paisek argitaratu ondoren “Nafarroako Gobernua matxinatua” zegoela Auzitegien Kontuen eskarien aurrean.

Madrilek berean jarraitzen du

Kontuen Auzitegiak atzo egindako bileraren gaiordenean zuen gaia eta orain arte bere kontseilari batek egin badio eskaera Nafarroako Gobernuari, atzo erabaki zuen Álvarez Miranda auzitegiko lehendakariak egingo zuela eskaria orain. Nafarroako Gobernuak 15 egun izango ditu erantzuteko eta egin ezean auzitegiaren isuna jasoko du.

Asun Olaechea Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak ere argi hitz egin du auziaz, eta tinko azaldu du Nafarroako diru publikoen fiskalizazioa berak zuzentzen duen erakundeari dagokiola. Diario de Noticias-en ostiral honetan argitaratu duen artikuluan zehazten duenez, gaia dagoeneko oso korapilotsua izan zen Foru Hobekuntzaren negoziazioan, baina oso argi zehaztu zen arestian aipatutako 18. artikuluaren bidez. Artikulak dioenez, Kontuen Ganberaren lana da fiskalizazio hori, hori bai, behin lan hori egin ondoren, erakunde honek txostenak bidaliko dizkioa Kontuen Auzitegiari.

Olaecheak dio Kontuen Ganberak jadanik fiskalizatuak dituela 2014 eta 2015eko kontuak –Madrildik eskatutakoak– eta auzi hau bi erakundeen arteko ohiko harremanen jarioan bideratu beharko litzatekeela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Opus Deiren bi ikastetxe segregatzaileri DBHko ituna kenduko die Nafarroako Gobernuak

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek 1965az geroztik dauzkate ikasleak banatuta.


Eguneraketa berriak daude