Emakumeak borrokan

Nafarroako Gobernuak hilaren 26an erabaki beharko du zer egin hezkuntzako lan eskaintzarekin


Xabier Letona @xletona
2016ko urtarrilaren 19a
Nafarroako Gobernuak asteartean erabaki dezake zer egin hezkuntzako lan eskaintzarekin.

Nafarroako irakaskuntzako Lan Eskaintza Publikoa atera ala ez Nafarroako Gobernuaren esku geratu da, azkenean berau sostengatzen duten lau indarren artean akordiorik gabe.

Geroa Bai eta EH Bildu eskaintza Hezkuntza Sailak erabaki bezala ateratzearen alde dira eta Ahal Dugu eta Ezkerra aurka. Asteartetan izaten du bilera Gobernuak eta Hezkuntza Sailak iazko azaroan egindako proposamena mantenduko duela iragarri du. Hilaren 26ko bileran erabaki beharko du eskaintza publikoarekin zer egin. Aukeren arabera, posible da enplegu eskaintza egitea, baina ekainean oposizioak ez egitea, horrela Gobernuak ez luke eskaintza publikoa egiteko aukerarik galduko eta oposizioak lasaiago egingo lituzke, denbora aldetik oso estu dabilela iragarri baitu Hezkuntza Sailak.

Sektoreko mahaia ere astearte goizean bildu zen eta hemen LAB, Eilas eta ELAk Hezkuntza Sailaren eskaintza sostengatzen dute. Hiru sindikatu hauek gehiengo osoa dute mahaian, sindikatuen ordezkaritzaren %56.

Hezkuntzako hau, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarren arteko arazo korapilatsuena izaten ari da orain arte. Azaroan Hezkuntza Sailak 425 lanpostu publikorako eskaintza egin zuen, 320 2016an eskainiko ziren eta gainerakoak 2014an. 320 horietatik 228 plaza euskaraz ziren eta 92 gaztelaniaz.

Sua berehala piztu zen eta Izquierda-Ezkerrak bere aurka egin zuen Legebiltzarrean, UPN, PSN, PPN eta Ahal Duguren sostengua bilduz. Azkarregi aritu zela argudiatuz, Ahal Duguk berehala atzera egin zuen eta sostengua eman zion Hezkuntza Sailaren proposamenari. Ezkerrak berean jarraitu du.

Gobernuak lan eskaintzarekin aurrera egin behar zuenean, Ahal Duguk Gobernuaren jarraipen batzordearen bilera eskatu zuen joan den astean. Iragan ostiralean ez zen akordiorik egon eta astelehenean ere ez. Ondorioz, erabakia Gobernuaren esku geratu da.

IIPk ekarritako arazoak

Ingelesez Ikasteko Programak (IIP, PAI gaztelaniaz) ekarritako arazoak kudeatzen ari da orain José Luis Mendoza sailburua. IIP Nafarroako A eta G ereduko eskolen %80an hedatua dago, haur hezkuntzarekin hasten da eta aurrera egin ahala, gaztelania-ingeles irakasleak gero eta gehiago dira eta goragoko mailetan gaztelania hutsean ari direnak lanik gabe uzten ditu. Hamarnaka dira arrazoi horregatik jadanik lanik gabe geratu diren gaztelaniazko irakasleak. Une honetan, adibidez, gaztelaniazko ereduetako 26 irakasle euren plaza gabe gelditu dira IIPkoen bultzadagatik, eta lanpostua ikasturte amaieran eta hasieran egiten diren ‘lehiaketatxo’etan bilatu behar izan dute.

Horregatik, Hezkuntza Sailak hasieratik esan zuen gaia teknikoa zela, eta ezin zirela gaztelaniazko plaza gehiago atera Haur eta Lehen Hezkuntzan, gaur egun jadanik soberan direlako. Argudioa ez da nahikoa izan eta Ezkerrak jarraitu izan du esaten lan eskaintza orekatuagoa behar zela euskaraz eta gaztelaniaz. Egindako bileratan Ezkerrak ez du kopururik aipatu, baina astelehen arratsaldekoan Ahal Duguk Lehen Hezkuntza gaztelanian 45 plaza ateratzeko eskatu zuen. Geroa Bai eta EH Bilduko ordezkariek zentzurik ez zuela erantzun zuten, jadanik lanik ez duten lehen aipatutako 26ri beste 45 gehitu beharko litzaizkiekeelako.

UPN, PSN eta PPNk Legebiltzarrak Mendoza sailburua arbuiatzea eskatuko dute. Ahal Duguk esan du jada ez duela eskaerarekin bat egingo eta Ezkerrak adierazi du itxarongo duela Hezkuntza Sailak zer egiten duen ikustera eta horren arabera erabakiko duela.

   

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hezkuntza  |  Nafarroa  |  Nafarroako Gobernua

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-24 | ARGIA
Abaigarko udaleku euskaldunak berreskuratzeko diru-bilketa

Boluntarioen lanari esker, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dute Abaigarko udalekuek Lizarrerrian. Gazteak hartzen dituen etxea berritzea, ordea, 250.000 eurotik gora kostatu zaie eta sukalde eta litera berriak erosteko, uda honetan udalekuak egin ahal izateko, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan.


Arrainetan metatzen dira antidepresibo, antibiotiko eta eguzki-kremen osagaiak, EHUren ikerketa baten arabera

Ikertzaileak azaldu duenez, arrainetan metatzen diren kutsatzaileak gizakiengana heltzeko arriskua dagoen jakin beharra dago.


2019-04-21 | Reyes Ilintxeta
Daniel López Moreno, Erriberako Olentzero
"UPN-k ez du ikusi nahi hemen dagoena"

Nafarroako Behe Erriberan euskararen irakaskuntzak lau hanka ditu: Argia Ikastola 230 ikaslerekin, A eredua (euskara ikasgai duela) ikastetxe publikoetan 910 ikaslerekin, AEK 60 ikaslerekin eta Hizkuntza Eskola 28rekin. Daniel López Moreno euskaltzaleak argi du A eredua bultzatu behar dela eskualde honetan, hori izan daitekeelako euskararentzako sarbide eraginkorra.


2019-04-15 | ARGIA
Euskal eskola nazionala eta euskal estatu sozialistaren aldeko apostua berretsi dituzte

Ikasle Abertzaleek (IA) VII. Kongresua itxi dute Berriozarren, ikasturte hasieratik martxan zen barne-prozesuari amaiera emanez.


2019-04-12 | Hainbat egile*
IRITZIA
Noiz arte?

Ugari gara Euskal Herrian lanean dihardugun irakasle emakumeak*. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gabiltzanok tentsio eta hainbat neraberen kontrol eza ditugu bizigai baina, gainera, emakumea* izanez gero, sexismoa gehitu behar diogu egoera horri.      


2019-04-11 | ARGIA
Sortzen jaia, maiatzaren 19an Iruñean

Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak antolatzen duen jaia maiatzaren 19an egingo da, Iruñeko Takonera lorategien inguruan.


Zurekin, publikoari tinko!

 

Hauteskunde sindikalak egin ziren EAEko irakaskuntza publikoan  martxoaren 26an eta STEILASek emaitza historikoak lortu zituen. 5236 bozka jaso zituen Zurekin, publikoari tinko! lelopean eta LAB izan zen bigarren indarra 659 bozka gutxiagorekin. Hala ere, esan beharra dago, delegatu-kopuruari erreparatuz LAB aurretik dagoela.

 


12.2 aldatu, erabakia edonoiz

Zer gertatzen da ebaluazio arautegiko 12.2 artikuluarekin unibertsitatean? Pasa den martxoaren 11an Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) Leioan aurkeztu genuen, orduz geroztik ikasle ugari antolatu eta mobilizatu da Ebaluazio Arautegiko artikulu hau bertan behera geratzea eskatzeko.


Migratzaileen errealitatea, ikasleek oholtzaratua

Migratzaileen egoeraz eta Euskal Herriko jendarteak horien harreran duen rolaz gogoetatzen duen antzezlana eskainiko dute gaur Bernat Etxepare lizeoko hamar ikaslek. Benetako lekukotasunak ezagutu dituzte horretarako, Etorkinekin elkarteari esker.


Unibertsitate publikoaren funtzioak, mahai gainean

Gizarte-eraldaketarako funtsa hezkuntza dela sinetsita, Euskal Herriko Unibertsitateak duen rolaz eta norabideaz gogoetatzen sei urte daramatza Unibertsitate Kritikoa Sareak. Egungo joera neoliberalen eta “atzerapen demokratikoaren” aurrean, EHUk zein funtzio bete behar duen eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu dituzte ostegun honetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude