Nafarroako Castejon-Campanas AHTko zatia 2026rako abian izango dela dio Cirizak

  • Trenaren eskumena duen Espainiako Gobernuaren erabakia da eta Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak eman du berria Foru Legebiltzarrean. Pozik agertu da, horrela 70 kilometro horiek egiteko egungo 48 minutuak beharrean 20 minutu emango direlako, bere esanetan.


2021eko azaroaren 10an - 15:46
Azken eguneraketa: 16:51
Mugitu mugimenduaren ekintza bat Nafarroako AHTko lanetan. (Arg.: Mugitu)

2011n hasi ziren AHTren eraikuntza lanak Nafarroan eta, berez, Kantauri Itsasoa eta Mediterraneoa abiadura handiz lotzea du helburu, hegoaldetik Zaragozarekin lotuz eta iparraldetik Euskal Y-arekin bat eginez.

AHT martxan izango dela sarritan aipatu dute nafar agintariek. Oraingoan egingo bada, ordea, ez du loturarik izango ez Zaragozako linearekin ezta Euskal Yarekin ere, bi horiek nola egin oraindik ez dagoelako zehaztuta. Horregatik, lau kilometroko konexioa egingo dute egun Albia trena doan Bilbo-Casetas (Zaragoza) bidearekin, eta horretarako Ebro gainean biaduktu bat ere eraikiko dute.

Cirizak iragarri du Iruñeko geltokiaren gaia “trabatuta egon dela azken 20 urtetan, baina azkenean Etxabakoitzen egongo dela, eta horrela Nafarroak ere izango duela bere geltoki jasangarria, bai ekonomikoki zein ingurumenaren alorrean. Iparraldetik, oraingoz, ez du abiadura handiko loturarik izango.

Kontseilariak zehaztu duenez, bi finantzazio iturri erabiliko dira trenbide zati hau amaitzeko: batetik Espainiako Gobernuak aurten bideratuko dituen 52 milioi euro eta, bestetik, Europako funtsetatik etorriko diren 145,5 milioi euro. Azken hauek 2026rako gastatuak egon behar dute, horregatik seguru agertu da data horretarako amaituta egongo dela trenbide zatia.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude