argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako hondakinen plana baliorik gabe utzi du Iruñeko Auzitegi Nagusiak
ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 31
Cementos Portland Valderribas lantegiak errauste planta eraiki nahi du Olaztin.

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Sakanako mankomunitateak jarri zizkioten helegiteak planari, eta auzitegiak arrazoia eman die. Epaiak dio aipatu instalazioak, errauste plantak adibidez, ezin direla ekimen pribatuen esku utzi, eta plan integratuak zehaztu beharko lukeela non koka zitezkeen.

"Instalakuntza horien kokapena ezin da ekimen pribatuen menpe egon, Portland enpresaren Olaztiko erraustegiaren proiektuarekin gertatzen ari den moduan", berretsi du Sustrai Eraikuntzak. Hain juxtu, auzitegiaren erabakiak kolokan jarri du proiektu hori, nahiz eta ez den bertan behera automatikoki geratuko.

Olaztiko errauste plantari buruzko informazio gehiago ARGIAren Zero Zabor blogean aurkituko duzue.