Lopez de Uralde oso pozik agertu da Bilbon egin duen agerraldian. "Ikaragarria izan da. Eserleku bakoitza borrokatzetik, aldaketa lideratzeko borrokara igaro gara. Ahal Dugun oso harro gaude egindako lanaz eta kontuan hartu behar ditugun gauzak azaleratu dira".
Lopez de Uraldek nabarmendu du Podemosek Katalunian eta EAEn irabazi duela. "Bideak moztuta daude egun. Podemosek bere proposamenen bidez lurraldetasunari irteera bat planteatzen diolako da garrrantzitsua hau".
Ahal Dugu lehen indarra izan da EAEn 316.286 botorekin eta bost eserleku lortu ditu.