Muturreko tentsioa


2026ko urtarrilaren 25ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AEBetako armadak ontzi txikietan zihoazen pertsonak hiltzen zituela ikusi ondoren, epaiketarik egin gabe, ustezko trafikatzaileen akusaziopean bakarrik, edo Nicolás Maduroren bahiketa non 100 pertsona erailak izan ziren, uste dut nazioarteko zuzenbidea paper bustia dela eta NBEren papera garrantzirik gabekoa. Eta Groenlandiako anbizioak ikusi ondoren, argi geratzen da AEBez gain beste herrialdeak ere garrantzirik gabeak direla.

Argi dago AEBek ezin dutela onartu dolarra bigarren mailara igarotzea, besteak beste, petrolioa dolarra ez den beste moneta batzuetan saltzea, ezta zenbait baliabide Txinaren esku geratzea ere.

Agertoki horretan, beste gerra batzuen hasieran bezala, blokeak ondo definituta daude. Errusiak eta Txinak ezin dute Iran erortzen utzi. Hasiera batean Iranen AEBetako zigor ekonomikoek protesta baketsuak eragin zituzten arren, gero odoltsu bihurtu ziren, Irango gobernuak dioen bezala Mossad israeldar agente infiltratuek armak banatu eta poliziak eta herritarrak hiltzeko agindu baitzuten. Oraingoz, Trumpek eta Mossadek ez dute lortu Iran mendean hartzea, baina berriro saiatuko direla uste dut, eta ez da harritzekoa analista adituek esatea Kuban misilen krisian gertatutakoa baino egoera okerragoa bizitzen ari garela. Edonola ere, bloke kapitalista eta sozialistaren arteko konfrontaziotik Mendebaldeko herrialdeen eta BRICen arteko konfrontaziora igaro gara. Beti gerrak, oso errentagarria batzuentzat baina ez da izango hau beste modu batera egin daitekeela pentsatzeko garaia?

Patxi Aznar Bellido

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.