Donostiako Musikeneko harpa ikasleek jasaten zuten tratuaz ohartarazi zion zentroari irakasle batek 2023an, gutun bidez

  • Irakasle batek gutun bidez salatu zuen harpa irakaslearen gutxienez hamalau ikaslek irainak eta arazo fisiko edo psikiatrikoak jasan zituztela, eta bik karrera utzi behar izan zutela, Eldiario.es-k argitaratu duenez. Gutunean hamalau testigantza jasotzen dira, horietatik hamaika egunkariak ekainean argitaratu zuen ikerketan ezagutarazi zituenetatik ezberdinak. Gutuna idatzi zuen irakaslearen esanetan, bere momentuan gutuna"ez zuten kontuan hartu".


2026ko uztailaren 6an - 11:29
Azken eguneraketa: 13:35
Musikene
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gutunak berretsi egiten du ekainean ElDiario.es hedabideak argitaratuzuen informazioa. Hedabideak, hilabeteetako ikerketaren ostean, jakinarazi zuen Musikeneko harpa irakasle nagusienetariko batek tratu txarrak eman zizkiela ikasleei. 2011tik gaurdaino gertatutako hamaika ikasleren testigantzak jaso zituen, hamar Donostiako ikastegikoak eta bat Parisko kontserbatorio batekoa. Eraso psikologikoak zein fisikoak salatu zituzten. Esan zutenez, "ohikoa" zen klaseak negarrez amaitzea eta batzuk pilulak eta laguntza psikologikoa behar izan zituzten. 

Musikenek hasiera batean adierazi zuen ez zuela irakaslearen erasoen berri eta harpa ikasleekin berriki egindako bilera batean ikasleek esan zutela "gustura" zeudela ikasgelarekin. Ondoren, barne ikerketa bat abiatu zuela jainarazi zuen zentroak. Azken berria da irakasleak harpa irakasten jarraituko duela datorren ikasturtean.

Auzia argitara atera eta aste batzuk geroago, Musikeneko irakasle batek orain hiru urte idatzitako gutuna berreskuratu du. Bertan, hamalau ikasleren testigantzak jaso zituen: horietariko hiru komunikabideak ekainean azaleratutako testigantzak dira, baina gainerako hamaikak berriak. 

"Klasera joateko beldur dira"

Irakasleak kartan ohartarazten du ikasleak irakaslearen klaseen beldur zirela. "Tendinitisa eta mina besoan, eskuan zein sorbaldan" zituen lehen testigantzak, eta bigarrenak, berriz, "tendinitisa, konfiantza falta, nekea, tristura, melankolia eta sufrimendu mentala". Beste batek "sorbaldan eta ezkerreko besoan arazo larria" jasan zuen lehen mailatik, eta aipatzen da ere klase bezperan "gaixo" jartzen zen bat, "tentsioarengatik".

Arazo fisikoak soilik ez, arazo mentalak ere deskribatzen dira gutunean. Ikasletako bik "negar egiten zuen maiz" klaseetan, beste batek "urduritasun krisi bat" jasan zuen Donostiara iritsi bezain laster, eta hirugarren batek "goxotasuna" galdu zuen klaseak jaso eta gero. 

Amaitzeko, karrera utzi zuten bi ikasleren testigantzak ere badaude gutunean. Batek bigarren mailan utzi zuen, eta besteak, aldiz, "talentudun harpa jotzailea" zenak, karrera utzi eta "medikamentua hartu behar izan zuen".


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...