En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Madrilen eta Bartzelonan egindako kontzertuak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak bideratutako 300.000 euroko laguntzak piztu du ezinegona. Baliabide publikoak "gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura-sare osorako mekanismo irisgarriekin" kudeatu beharra azpimarratu dute Denok gara kultura adierazpenean.
Kulturara bideratutako baliabide publikoak "gardentasunez, irizpide publikoekin eta kultura-sare osorako mekanismo irisgarriekin" kudeatu beharra azpimarratu dute Denok gara kultura izeneko adierazpenaren bidez. 125 musika talde, bakarlari edota ekoizle elkartu dira eta aho batez zabaldu dute beraien ezinegona.
En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Madrilen eta Bartzelonan egindako kontzertuak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak bideratutako 300.000 euroko laguntzak piztu du ezinegona. Ez da lehen aldia horri buruzko haserrea plazaratzen dela. Hain justu, zentzu berera doan hitz hartzea egin berri du Fermin Muguruzak, Musika Bulegoaren sariketan; eta Aurka Kolektiboa ere dabil ikuspegi horretatik.
Hori horrela, dirulaguntza publikoak "zalantzazko gardentasuna duten prozeduren bidez" eman izana deitoratu dute aho batez. logika horrek sustaturiko "kultur ereduari" buruzko beldurrak ere plazaratuta.
Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen ditu AT! mugikortasunerako laguntzak. Fermin Muguruzaren datuei segi, programa horren bidez, birak laguntzeko 175.000 euro banatzen dira eta iaz guztira 47 proiektu lagundu zituzten. Hori horrela, ETSk jasotakoa gogor kritikatu zuen Muguruzak: "175.000 euro 47 talderentzat versus 300.000 euro talde bakar batentzat. Hau ez da magia, hau pribilegioa da, esklusibotasuna. Zinez uste dut baliabide horiek gardentasunez, irizpide profesionalekin eta aukera berdintasuna bermatuz banatu beharko liratekeela Etxepare Euskal Institutuaren bidez".
300.000 euroko dirulaguntza hori kritikatu du EHZ festibaleko programazio taldean den Mattin Olzomendik ere, astekarirako eskainitako elkarrizketan: "300.000 euroko laguntza publikoa jaso dute euskara Madrilera eramateagatik. Diru publikoa enpresa pribatu baten alde desbideratzea da hori. Lotsagarria da".
Ondokoak dira adierazpenarekin bat egin duten musika talde, bakarlari eta ekoizleak, alfabetikoki zerrendatuta: Aggressive Combat; Aiert; Aimarz; Aitor Valcarlos; Akaleia; Alai; Albina Stardust; Anari Alberdi; Ander Merino Etxebeste; Andrés Camio "Jitu"; Ane Barrenetxea; Arkada Social; Assata; Asgarth; Añube; Banana Shake; Barbaridad Bagdad; Begitruk; Betagarri; Bele; Birgade Loco; Bobbi Relac; Borja Antón; Bris; Burutik; Caliè; Cesar Beato (Ñako); Cris Lizarraga; Danel Galdaera; Denso; Des-Kontrol; Desgaraian; Domenico Giannetto; Eire; Eneko; Esanezin; Esti Markez; Etxahun Urkizu; Arsuaga; Etxepe; Ez Dago Hilda; Ezpalak; Fermin Muguruza; Gailu; Garazi Esnaola; Garratz; Hankaz Gora; Harria; Herenegun; Hofe; Iban Etxebarria Barinagarrementeria; I. Etxarri; Idoia Asurmendi; Ihintza Orbegozo; Iker Lauroba; Iñaki Bengoa; Iñaki Larrañaga; Iñaki Olondo Alboniga; Itziar Ituño (Ingot); Izaro; Izaskun Forcada; Izzi Rainbow; J Martina; Jon Basaguren; Jon Gurrutxaga Urbieta; Juan Tatorri; Juantxo Arakama; Julen Aiestaran Beloki; Julen Wright; Kaotiko; Kaleko Urdangak; Kalipotxo; Karam; Kattetan; Ke Lepo; Kokein; Labar; La Furia; La Rutan; La Txama; Legez Kanpo; Lisabö; Makeda; Maixa Lizarribar Saizar; Marte Lasarte; Merina Gris; Mikel Markez; Mikosis; Miren Aburuza; Miren Narbaiza; Mixerabliak; Modus Operandi; Mursego; Nakar; Neomak; Nick Linbott; Ødei; Olaia Inziarte; Olatz Salvador; Onki Xin; Pela Scb; Perlata; Peru Galbete; Petti; Pixa; Postpaunk; Raimundo El Canastero; Rat-Zinger; Ruben Garatea; Safu; Sal Del Coche; Sara Zozaya; Sergio Cruzado; Sonakay; Soziedad Alkoholika; Sua; Süne; Tatta; Tatxers; Toc; Txopet; Urtzi Iza; Victimas Club; Xabier Solano; Yogurinha Borova; Zero