Murala margotzea, “futbola”; hura ezabatzea, “politika”

  • "Ferran Torres herrialde osoa batu duen heroiaren murala bandalizatu dute Bartzelonan", irakurri dugu medio ugaritan. Futbol jokalaria, espainiar selekzioaren kamiseta soinean, Munduko Kopari musu ematen agertzen da. "Barça-ko jokalaria omendu nahi zuen TVBoy artistak". Ez besterik. Baina, ezezagun batzuek pintura txuria bota dute irudiaren gainera, eta Kataluniako selekzioaren aldeko eta Espainiaren kontrakoak idatzi. "Erasoak zio politikoa du", azaldu digute medioek.

TVBoy-ek Bartzelonan margotutako murala, kataluniar selekzioaren aldeko leloa gainean duela.

2026ko uztailaren 23an - 10:18
Azken eguneraketa: 12:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostean, ohiko erreakzioak: "Futbola eta politika nahasten jarraitzen dute batzuek", "norbaitek Espainiako selekzioa ez babestea errespetatzen dugun bezala, errespeta dezatela eurek ere espainiar selekzioa babestea", "separatismoaren intolerantzia"... eta, noski, ETA ere bai: La extrema izquierda, los proetarras y el separatismo catalán afloran unidos en el odio a España ("Ezker-muturra, proetarrak eta Kataluniako separatismoa Espainiarekiko gorrotoan elkartuta azaleratu dira")azken hori, eskuinerantz eta espainiarantz dezente egiten duen "hedabide" batean irakurri dugu.

Ferran Torres valentziarrak Bartzelona klubean jokatzen du. Zein arazo dute batzuek, hortaz, haren murala marraztearekin? Ez al ditu ba bartzelonar guztiak, are, herri oso bat –alegia, Espainia osoa– ordezkatzen?. E-rres-pe-tu-a.

Errespetua. Zenbat bider entzungo genuen egunotan gauza bera, Ferran Torresek grafiti horretan ordezkatzen duen nazioko erakunde eta kirol federazioek, euskal edota kataluniar selekzioak errespetuz tratatuko balituzte bezala, ofizialtasunaren aldeko edozein urrats oztopatzeko gertu daudenean edo, gutxienez, horren alde zirkinik ere egiten ez dutenean. Inor errespetatzen baldin badugu, pentsatzekoa da bere nahia ere aintzat hartuko dugula. Botere-harreman desorekatu bat litzateke gainerakoan, errespetatzen dut zu existitzea, baina ez nire existentzia mikaztu, faborez. Txikitua eta ikusezin nahiago zaitut, nire pareko baino.

TVBoy-ren muralak ordu gutxi iraun du bere horretan.

 

 

 

E. Seguir leyendo: https://www.libertaddigital.com/cataluna/2026-07-22/ferran-torres-el-senalamiento-separatista-y-de-la-extrema-izquierda-por-el-gol-de-oro-7439243/


Munduko Futbol Kopa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...