Mundu osoko euskal etxeetako ordezkariak Gasteizen dira, Diasporizatu kongresuan

  • Lau urtean behin egiten den bilkuran munduko 22 herrialdetako 100 aditu eta ordezkari ari dira euskal etxeen etorkizunaz hausnartzen.


2015eko urriaren 07an - 18:00

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Euskal Gizataldeen Mundu Batzarraren VI. edizioa da aurtengoa. Asteartean hasi ziren lehenengo ekitaldiak, atzerritik etorritako euskal etxeetako ordezkariek bisita egin zuten Gernikako Juntetxera.

Asteazkenean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, Iñigo Urkullu lehendakariak zabaldu zuen batzarra. Sarrera hitzaldian (pdf) Urkulluk Jose Antonio Agirre ekarri zuen gogora, 1936an lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen egun berean. Bestetik, Kontzertu Ekonomikoaz hainbat erkidegoren artean sortzen ari den ika-mikaren testuinguruan, Urkulluk esan zuen “aldebakarreko” edozein aldaketa “onartuko ez dugun marra gorria” izango dela.

Diaspora gaietan munduko aditu nagusietakoa den Kinglsey Aikins irlandarrak hitzaldia eskaini zuen ondoren. Aikins Diaspora Matters nazioarteko sare indartsuaren sortzailea da, besteak beste, eta berak asmatu zuen diasporize edo “diasporizatu” terminoa.

Bi egunez hitzaldiak, mahai-inguruak eta plataforma digitalen eta liburuen aurkezpenak izango dira, diasporari eta kanpoan bizi diren euskal kolektibitateei loturikoak. Ostegunean, esaterako, emakumeek euskal etxeetan duten “eginkizunaz” eztabaida izango da.

Ostiralean itxiko du kongresua William A. Douglass antropologoak. Horren aurretik , Eusko Jaurlaritzak Lau Urteko Plana onartuko du, 2019 arte diasporarekiko politikaren gidalerroak marraztuko dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
"Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna"

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


Marcela Inda. Argentinar euskaldun peto-petoa
"Euskara da nire lekua, arraina uretan bezala nago bertan"

Argentinatik etorri ikaslea da Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Harekin batera heldu hamaika ikasleek bi hilabete egin eta itzuli ziren beren herrialdeetara. Harrigarriki, bertan dugu oraindik mailarik handieneko ikaslea, askok baino hobeki dantzatzen duela euskaraz mingaina... [+]


Eguneraketa berriak daude