"Mugimendua gehiago artikulatzeko beharra ikusi dugu"


2011ko otsailaren 22a

"Mugimendua gehiago artikulatzeko beharra ikusi dugu, eta norbaitek tira egin behar duela. Topagunearen ideologian zentratzeko gogoa daukagu, batzuetan ekintzak irentsi baikaitu (...) Topagunea jende asko biltzen duen mugimendua dela ondorioztatu dugu, beraz, eragiteko ahalmen handia dauka. Eta orain arte ez dugu hori hainbeste landu, energia ekintzetan inbertitu dugulako. Beti esan izan dugu mugimenduak bi zutabe dituela: egin eta eragin. Politika instituzionaletan, sozialetan eta ekonomikoetan eragiteko ahalmena ematen digu gure oinarri sozialak . Hortaz, beti ere euskararen inguruan arituz, ordua iritsi da eragiteko ahalmen hori aprobetxatzeko, ".

Topagunea Euskarako Elkarteen Federazioak XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteak izeneko kongresua antolatu du otsailaren 26rako Bilboko Alondegian.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
Azkenak
Eguneraketa berriak daude