Mugimendu ekologistak Kanalako (Urdaibai) hirigintza proiektua geldiaraztea lortu du


2010ko urtarrilaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Ekologistak Martxan taldeak egindako salaketa judizialek Urdaibaiko Kanala herrian 50 txalet eta luxuzko hotel handi baten obrak bertan behera uztea lortu dute. Izan ere, 6 urtez luzatu den ibilbide judizialari atzo amaiera eman zaio Espainiako Auzitegi Gorenak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2005ean emandako epaia berretsi ostean. Hala, biosfera erreserbaren zati izanda, Kanalako lur-eremu hauek legez babesturik jarraituko dute eta 2003an Ingurumen Sailburua zen Sabin Intxaurragak (EA) bultzatu nahi izan zuen lurron kalifikazio aldaketa geldiarazi du.

Guggenheim proiektuan eraginik izango al du?

Ez dira urrun Kanalako lurrak egun Bizkaiko Diputazioko agintariek Guggenheim berria eraikitzeko asmoa adierazi duten lekutik. Ekologistek emandako prentsaurrekoan, beraz, ez zen aipurik falta izan museo ezagun horren egitasmo berriaren inguruan. Carlos Alonso Ekologistak Martxan-eko kideak adierazi zuen hau bezalako makroproiektuen beharrik ez dela inon ageri, izan urbanizazio erraldoiak zein Guggenheim bezalako azpiegiturak. Epai honek, gaineratu zuen, Urdaibain babestu beharreko balioak aitortzeak eragina izan dezake, ez hainbeste arlo juridikoan, baizik eta ideologikoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude