Mugako kanporaketetan "arrazakeria instituzionala" salatu du SOS Arrazakeria plataformak

  • Migratzaileen zaintzaz arduratzen diren erakundeek ohartarazi dutenez, “inolako prozedurarik gabe egindako kanporaketak ohikoak bihurtu dira azken hilabeteetan”.


2018ko azaroaren 29an - 11:36
Irungo mugan polizia frantsesa bi migrante geldiarazten dabileneko irudia: Argazkia: El Pais

SOS Arrazakeria plataformak Irunen aurkeztu du urteko jarduna ebaluatzen duen txostena. Lapurdira bidean diren migratzaileen legez kanpoko kanporaketak salatu ditu bertan, besteak beste. Espainia mailako jarduna ebaluatzen duen txostenean aipamen berezia dute mugan gertatzen ari diren arazoek.

Euskal Herriko eta Kataluniako mugetan aurreko urtean izan ziren 9.000 kanporaketen kopurua gainditu da dagoeneko. Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako ordezkariak adierazi du, Espainiako Barne Ministerioak kanporaketak “bakanak” direla aipatzen duen arren, errealitatea guztiz kontrakoa dela.

Mugako kanporaketak “legez kanpokoak” direla eta gutxieneko prozedura bat martxan jarri gabe inor ezin dela kanporatu gaineratu du plataformako ordezkariak. Mugako kontroletan “soslai etnikoaren” araberako irizpideak betetzen dituztela ere salatu du.

Azkenik, migratzaileak artatzerakoan izan dituzten gabezietan instituzioek “aurreikuspen” falta izan dutela ohartarazi dute SOS Arrazakeriakeko kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia kontrolak
Tourra igarota, itxi egin dute Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea, berriro

Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.


Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea ireki dute bi urteren ostean

2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.


Bidasoako muga administratiboa gogorrago zaintzeko eskatu dio Frantziak Espainiari

Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]


2022-11-02 | ARGIA
Irun-Hendaia arteko hesia kendu dute, kontrol polizial arrazistak salatzeko

Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]


2022-03-31 | ARGIA
Gorpu bat agertu da Bidasoa ibaian

Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.


Eguneraketa berriak daude