Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Bilbon Rincón ekintzailearen askatasuna eskatzeko

  • Joan den ostegunean Hanburgon atxilotutako David Rincón bilbotarra behin-behineko espetxealdian egotea erabaki du epaileak. Prentsaurrekoa egin du G20ren Aurkako herri plataformak, eta elkarretaratzea deitu du ostiralean, hilak 14,  Etxebarrieta Anaien plazan 20:00etan.


2017ko uztailaren 12an - 17:05
G20aren Aurkako Herri Ekimenak atxilotuen "babesgabetasuna" salatu du. (Argazkia: G20aren Aurkako Herri Ekimena)

Jarraian irakurgai ohar osoa:

Aski da! Nekaturik eta kokoteraino gaude! Lehenik eta behin, Alemaniako Gobernuari Dabiden berehalako askatasuna exijitzen diogu, bere eskubideak onartuakizan daitezen eta gurekin batera, Bilboko kaleetatik barna egotea aldarrikatzen dugularik.

Dabidek, 6 egun daramatza Alemaniako espetxean gatibu. Osteguneko gauerdian, 00:30ak aldera, lagun batzuekin Hanburgoko kaleetan, taberna baten kanpoaldean afaltzen zegoen bitartean, alemaniako poliziak gatibu hartu eta egun horretatik hona beraren inguruan daukagun informazio eza salatu nahiko genuke. Azpimarratu nahiko genuke, Dabid ez zutela Hanburgon gertaturiko istilu edo bertan buruturiko ekimenetan atxilotu, lagun kuadrilarekin afaltzen zegoenean baizik.

Dabidi eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kidegoari, salbuespen legedia ezarri zieten, honek dakarren guztiarekin. Dabidek, gatibu hartu eta 16 ordura komisaldegitik epaile baten aurrean bistilla bat egitera eraman zuten, berarekin, konfiantzazko abokatua egotea onartu ez ziotelarik, berak bere burua Dabiden abokatu bezala aurkeztu arren.

Egun hauetan zehar 200 atxiloturik gora eta 50 bat lagun erretenitu ditu bertako poliziak, horietatik egun 43 bat lagun geratzen direlarik bertako espetxean gatibu. Hauen artean kokatzen delarik Dabid.

Egun, David eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kideak ziurgabetasun eta babes juridikorik gabeko egoera kafkiano baten aurrean aurkitzen dira. Alemaniar estatuaren gatibu izanik, babesgabetasuna da haien egoera juridikoaren adierazle nagusiena. Abokatuak astelehenen eta asteartean zehar Dabid askatzeko prozedura desberdinak zabaldu dituen arren, prozedura horiei begirako erabakia hartzeko epaileak 15 eguneko tartea dauka, jakin badakigun arren, instrukzio epea bere nahi eta borondatearen arabera nahi beste luzatu dezakela.

Gaur da eguna non abokatuak ez dakien zer den Dabidi leporatzen diotena. Astelehenean epaileari galdera pausatu arren, oraindikan ez dakigu zer leporatzeko asmoa duten, beraz, aipatu bezala, ziurgabetaun egoera horri, balizko defentsa juridiko eraginkorra prestatzeko informaziorik ez du abokatuak.

Azkeneko bi egunetan, Dabid espetxe batetik bestera birritan lekualdatua izan da, gaur egun ez dakigu orain dagoen espetxean mantenduko duten edo berri batera eroango dutela. Guzti hau, abokatuak berarekin egoteko eta balizko defentsaren prestaketari begirako oztopo gisa ikusten dugu. Honekin batera, bere senideak berarekin egoteko zein espetxealdirako behar dituen oinarrizko bitartekorik gabe dago jarraitzen du espetxe aldaketak direla eta.

Errealitatea hau izanik, Daviden egoera erabat kezkagarria eta bidegabea da. Dabid eta berarekin batera bahiturik dauden gainontzeko lagunak aukera desberdinen aurrean aurkitzen dira: bat, David egun hauetan zehar askatzea. Bi, abokatuak instantzia jarri ta 15 egun horien bueltan epaiketa burutzea. Hiru, atxiloaldiaren denbora luzatzea eta epaiketa azkarra burutzea eta azkenik, epaiketa burutu ostean espetxe zigorra ezartzea.

Bilbotik, lehenik eta behin, Alemaniak salbuespen legedia indarrean ezartzearen ondorioz, poliziaren inpunitate eta harturiko jokabide oldarkor errepresibo hori ozen salatu nahi dugu. Poliziaren inpunitatea eta Hanburgon burutu diren manifestazio desberdinen aurreko jokabidea desproportzionala eta lekuz kanpokoak, Alemanian batu diren munduko boteretsuak babesteko neurri zorta desproportzionala dela deritzogu. Bestetik, gure babes politiko eta elkartasun internazionalista bai Dabidi zein berarekin batera gatibu dauden kideontzako.

Hanburgon batu ziren lagun desberdinek, oligarkia finantziero eta merkatuen diktadura sustengatzen duten munduko potentzia ekonomiko diren herrialdeen jokabide salatu eta egun mundu mailan zabalduriko oldarraldi neoliberala indargabetu eta herri zein langile klasearen aurka behin ta berriz harturiko erabaki politikoen aurkako ahotsa bisibilizatu nahi zuten.

Milaka gara, bizi gaituen eta gure bizitzak miseria eta esklabutzara kondenatzen gaituen sistema neoliberal heteropatriarkal honen aurka egunez egun, munduko txoko desberdinetatik militantziaren konpromezua hartu dugunok. Hanburgokoa, herri herriz artikulatzen diharduen mugimenduaren prasmazio praktiko bat besterik izan ez zelarik.

Bukatzeko, argi dugu, demokraziaren izenean ezkutatzen diren erabaki politiko neoliberalei aurre egin eta mundu berri baten eraikuntzarako zilegitasun osoa edukitzeaz gain ezinbestekoa dela, egunez egun hortsak estutu eta ukabila tinko itxirik borrokari ekitea. Hilik nahi gaituztenen aurrean, tinko eta borrokarako determinazioz erantzungo diegu!

Dabid eta gainontzeko lagunak askatu! G20 Akatu!

 

 

 

Deialdirako egin duten kartela.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude