Astearte arratsaldean egingo dituzte mobilizazioak Antsoainen, Txantrean eta Berriozarren.
Astartean, Guardia Zibilak eta Foruzaingoak goizaldeko 6:00etan hasitako polizia operazioan, gutxienez zortzi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Espainiako militarrei Berriozarren egindako erasoaren harira. Berriozarren uztailaren 19an Futboleko Munduko Kopako finalaren harira eskuin muturreko militarren talde bati egindako erasoarekin lotura dizatea leporatzen diete. Atxilotuen artean adin txikikoak ere badira.
Eguerdian mobilizatzera deitu dute atxilotuen herri eta auzoetan, Atxilotuak askatu! Faxismoaren normalizazioari ez lelopean.
Antsoainen arratsaldeko 18:00etan Lapurbiden elkartzera deitu dute; Txantrean 19:00etan Kaskalluetan; eta Berriozarren 20:00etan Euskal Herria Plazan.
