Donostiako Udalak ez dio debekua kenduko Kaleko Afari Solidarioak ekimenari, eta “abuzturako” iragarri du “alternatiba”

  • Donostiako Udalaren debekua salatzeko mobilizazioa egin eta biharamunean, ortzegun eguerdian elkartu dira Kaleko Afari Solidarioak (KAS) ekimeneko kideak eta Donostiako Udaleko ordezkaritza, Jon Insausti alkatea tartean. Debekua kentzeko eskatu diote alkateari, pertsona zaurgarriengan “gorrotoa” ez sustatzeko eta herri ekimenak ez “kriminalizatzea”. Alkateak, berriz, "inklusiorako prozesu errealak" nabarmenduta, "abuzturako" iragarri du "alternatiba". 


2026ko uztailaren 30ean - 10:04
Azken eguneraketa: 17:38
KASen debekuaren aurka ehunka pertsona elkartu dira asteazken iluntzean. Irutxuloko Hitza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) ekimeneko boluntarioak gauero-gauero elkartzen dira Donostiako Plaza Berrian, kalean bizi diren eta baliabiderik ez duten herritarrei afariak banatzeko. Hirurehun otordu inguru ematen dituzte. Asteartean, ordea, ezin izan zuten haien jarduna bete, Donostiako Udalak hemendik aitzin afari solidarioak banatzea debekatu baitie, “delinkuentzia tasak handitzen” dituztela, eta “bizikidetza eta segurtasun arazoak” eragiten dituztela argudiatuta. 

Bada, Donostiako alkate Jon Insaustiren erranek kontrako efektua sortu dute, debekua ezarri eta bi egunera, asteazkenean, Plaza Berria betetzea lortu baitu KASek. Afaltzea ez da delitua lelopean manifestazioa antolatu dute, eta txalo, zartagin hots, eta oihuen artean egin dute Gipuzkoa Plazarako bidea. KASeko kide Jon Barandiaranek manifestua irakurri du bertan, eta “alkateari kasurik egin gabe”, inoizko afari solidario jendetsuena egin dute.  

KASeko kideek hala eskatuta, ortzegunean bildu dira Insausti alkatearekin, eta udaleko ordezkaritzarekin, gaiaz hitz egiteko. Hiru eskakizun zehatz egin dizkiote udalari. Lehenik, debekua kentzea exijituko diote, erakundeek “inor kanpoan utziko ez duen alternatiba erreal eta bideragarri bat” antolatu arte, bederen. Bigarrenik, “migrazioa eta delinkuentzia” lotzen dituen diskurtsoak ez egiteko eskatuko diote. Eta hirugarrenik eta azkenik, herritarren ekimen solidarioak “gutxiesteari eta kriminalizatzeari” uzteko ordua dela adierazi diote alkateari.

Debekuari, eutsi

"Emaitza ez da positiboa izan", esan du KASek alkatearekin bildu ostean. "Prestutasuna eta jarrera irekia erakutsi dugu adosteko afariekin jarraitu ahal izateko zer neurri eta zer baldintza bete beharko diren, baina gaur eta hemen Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak ematea debekatzen jarraituko du; ez du aldatzeko intentziorik".

Donostiako Udalaren Otorduak programa handitzea da Insausti alkatearen plana, hau da, otorduak egiteko bonu gehiago ematea programaren parte diren pertsona eta familia zaurgarriei. "Beste ehun bonu gehiago" lirateke alkateak aurreikusten dituenak, El Diario Vasco egunkariaren arabera. KASek dio afarietara hurbiltzen diren asko ez direla programa horretan sartzen, ezta sartuko ere. Gehienek, gainera, eguneko otordu baterako bonua dute soilik. 

Laster, "alternatiba"

KASek dioenez, beste bilera baterako hitzordurik onartu gabe, Donostiako Udalak "bere kabuz" jarriko du martxan "alternatiba" deitzen diona. Abuztuan izango dela espero du udalak ,

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...