Mobilizazio antimilitarista egingo dute igandean Donostiako Anoetan: “Aperribairen gerra jokoari ez!”

  • Realaren gizonezkoen futbol taldeak ligako etxeko azken partida jokatuko du igandean (hilak 17) Anoetan, 19:00etan, eta Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak eta Eskubide Sozialen Kartak mobilizatzera deitu dute, Jokin Aperribai Realeko presidentearen “gerra jokoa” salatzeko. Izan ere, gogoratu behar da Aperribai SAPA armagintza enpresaren burua dela. 17:30ean elkarretaratuko dira Anoeta kanpoaldean, Aita Donostia plazan.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 15ean - 07:00
Gerraren aurkako mobilizazioak iragartzeko agerraldi bat. Irutxuloko Hitza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Su Txikien Itsasoa dinamikaren barruan egingo dute mobilizazioa, Gerrari ez! Bizitza duina denontzat! lelopean. “Dinamika belizista, gerra ekonomia eta militarizazioa bizitza duinak bermatzen dituen ereduaren aurkako joera estrukturalak dira. Horrek bidezko trantsizio ekosozialaren aurka egiten du, gastu militarra lehenesten du gastu sozialaren aurretik, eta autoritarismoaren zein oldarraldi atzerakoiaren eskutik dator”, salatu dute.


Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.